Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2016ko urriaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
4465

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Igarobide bat Eraikitzeko Proiektuaren burutzapen lanari buruzko lizitazioaren esleipena, Bilbao-Donostia lineako 7+607 K.P.an dagoen Praderako trenbide pasagunea kentzeko.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: igarobide bat Eraikitzeko Proiektuaren burutzapen lana, Bilbao-Donostia lineako 7+607 K.P.an dagoen Praderako trenbide pasagunea kentzeko.

c) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2016ko uztailaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 126. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: bostehun eta hamaika mila bostehun eta hogeita hamar euro eta berrogeita hamahiru zentimo (511.530,53), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko irailaren 27an.

b) Esleipenduna: Excavaciones Viuda De Sainz, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: laurehun eta hogeita bost mila zortziehun eta berrogeita bederatzi euro eta hogeita zortzi zentimo (425.849,28), BEZ aparte.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: zazpi (7) hilabete.

Bilbao, 2016ko irailaren 30a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala