Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2016ko urriaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4457

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1187/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1187/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Seguros Bilbao Compañia Anonima de Seguros y Reaseguros, S.A.

Abokatua: Yolanda Hontiyuelo Zapatero.

Prokuradorea: Guillermo Smith Apalategui.

Demandatua: Matilde Angulo Goiricelaya.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-09-05ean. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Seguros Bilbao Compañia Anonima de Seguros y Reaseguros, S.A.ren ordezkari prozesalak Matilde Angulo Goiricelayaren aurka aurkeztutako demanda. Hortaz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 834,06 euro, legezko interesak, demanda jarri zenetik aurrera sortutakoak. Prozedura-kostuak ere demandatuak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Matilde Angulo Goiricelaya demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko irailaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala