Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2016ko urriaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4455

EDIKTUA, 90/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 90/2016 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Ana Fernandez Negro.

Alderdi demandatua: Jose Maria Tolosana Guerri.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

187/2016 EPAIA

Epailea: Maria Cruz Aparicio Redondo.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaseiko uztailaren hamaika.

Alderdi demandatzailea: Ana Fernandez Negro.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Jose Maria Tolosana Guerri.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, partikularki.

EPAITZA

Jose M.ª Tolosana Guerri-ren aurka, Ana Fernandez Negro-k jarritako demanda baietsi egiten da. Horrenbestez, demandatzaileari diru-zenbateko hau ordaintzera kondenatzen da jaun hori: 1.263,24 eurokoa, eta, orobat, epaiaren honen hirugarren oinarri juridikoan adierazitako interesak. Kostuak ordaindu beharra ezartzen zaio alderdi demandatuari.

Jakinaraz bekie ebazpen hau legeak agindu bezala alderdiei, beraren aurka errekurtsorik ezin daitekeela aurkeztu adieraziaz.

Aipatu demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko irailaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala