Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2016ko urriaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4448

EBAZPENA, 2016ko irailaren 20koa, Etxebizitzako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku-hartzeko proiektuak egin eta haien ondoriozko obrak gauzatzeko diru-laguntzak ematen dituena.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko abenduaren 23ko Aginduaren bidez, etxebizitzak eta eraikinak era efizientean birgaitzeko Renove Programaren 2016ko deialdia egin eta arautzen da, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egin eta haien ondoriozko obrak gauzatzeko (2015eko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 249. zk.).

EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundurik finantzatzen dira diru-laguntzak (energia-efizientziarako emandako diru-laguntzaren % 50 izango da EGEFen ekarpena). Horregatik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko (EB) 1303/2013 Erregelamenduan ezarritakoaren mende daude laguntzak.

Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko balioespen-batzorde bat eratuko dela ezartzen du 2015eko abenduaren 23ko Aginduaren 7. artikuluak. Epaimahai horrek, 2015eko abenduaren 23ko Aginduan bertan ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, dagokion ebazpen-proposamena egingo dio Etxebizitzako sailburuordeari.

Balioespen-batzordeak aurkeztutako akta ikusita, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko abenduaren 23ko Aginduaren artikuluetan xedatutakoa kontuan hartuta (agindu horren bidez, etxebizitzen eta eraikinen birgaitze eraginkorrerako laguntza-programaren deialdia eta arauak egiten dira (RENOVE programa), Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egin eta haien ondoriozko obrak gauzatzeko), honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Honako erkidego hauei ukatzea eskatutako diru-laguntzak, jarraian azaltzen diren arrazoiengatik:

1.1.– Eraikinak blokeetan edo etxadietan multzokatuta egon behar dute, eta gutxienez eraikinaren albo bat osatu, hala ezartzen baita Renove Aginduaren 1. artikuluan. Baldintza hori ez betetzeagatik erkidego hauen eskaerei ezezkoa ematen zaie:

– Iturriza 19, Bilbao

– Txirrita Bertsolaria 3, Donostia

– Txirrita Bertsolaria 1, Donostia

– Miguel Alduntzin 8, Errenteria

– Fermin Calbeton 7, Donostia.

– Armeros 6, Irun

– Hogar Fundazioa 3, Santurtzi

– Santa Eulalia 29, Santurtzi

– Nieves Cano 19-B, Vitoria-Gasteiz.

1.2.– Aginduaren 4. artikuluari jarraituz, proposamenak deialditik kanpo geratuko dira, baldin eta haien memoria deskriptibo-justifikaziozkoak eta ekonomikoak aginduaren 2. artikuluan jasotako puntuei espresuki erantzuten ez badie. Diruz lagundutako proposamenek egin beharreko jarduketak biltzen ditu artikulu horrek. Hona jarduketok: a) Eraikinen inguratzailearen gaineko jarduketak, berokuntzarako energia-eskaria murrizteko, eta eraikineko instalazio termikoen gaineko jarduketak, energia-kontsumoa murrizteko (eraberritzearen ondoren, gutxienez C energia-ziurtagiria lortu beharko da, apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuak zehaztutako prozeduraren arabera); b) Eraikinen irisgarritasuna hobetzea, betiere bermatuz bide publikotik etxebizitza bakoitzera sartzea izango dela desnibel mailadunak saihesten ibili beharrik gabe; c) Segurtasun-baldintzak hobetzea: larrialdiko argiztapenerako, seinaleztapenerako, eta suteak detektatu eta itzaltzeko ekipamendu eta instalazio orokor egokiak izan beharko ditu eraikinak edo eraikin-multzoak, baita bertakoei alarma jakinarazteko baliabideak ere; d) Eraikitako perimetroa handitzeko jarduketak, bizigarritasun-baldintzak hobetze aldera, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak IV. eranskinean ezarritakoarekin bat etorriz eta e) Energia-monitorizazioa, birgaitutako eraikinaren energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzeko eta kuantifikatzeko. Alde horretatik, kontuan hartuta zenbait eskaerak ez dutela aurkeztu aginduaren 4. artikuluan ezarritako dokumentazioa, honako eskaera hauei ezezkoa ematen zaie:

Santa Katalina 41, Lekeitio.

Eskaeran ez da aurkeztu C energia-ziurtagiria lortzeko justifikazioa, ez eta energia-monitorizaziorako eta sarbidea eta segurtasun-baldintzak hobetzeko jarduketak ere.

Casares 66, Donostia.

Eskaeran ez da aurkeztu C energia-ziurtagiria lortzeko justifikazioa, ez eta energia-monitorizaziorako eta sarbidea eta segurtasun-baldintzak hobetzeko jarduketak ere.

Villa Anabel, Lekeitio.

Eskaeran ez da aurkeztu C energia-ziurtagiria lortzeko justifikazioa, ez eta energia-monitorizaziorako eta sarbidea eta segurtasun-baldintzak hobetzeko jarduketak ere.

Guridi musikaria 2-4, Mungia.

Ez da aurkeztu dokumentazioa, eskatutako zuzenketa egiteko behar dena (2016ko maiatzaren 9ko eskaera). Eskaeran atzera egindakotzat jotzen da.

Pago 3, Zamudio.

Ez da aurkeztu dokumentazioa, eskatutako zuzenketa egiteko behar dena (2016ko maiatzaren 9ko eskaera). Eskaeran atzera egindakotzat jotzen da.

1.3.– Erkidegoak aurkeztutako akordioarekin bat egin duten jabekideen kopurua edo parte-hartze kuota txikiagoa da Jabetza Horizonalari buruzko Legean ezarritakoa baino (aginduaren 6. artikulua):

Honduras 1-2-3-7 eta Don Vela 66, Vitoria-Gasteiz.

Jabekideen batzarrean onartutako akordioaren ziurtagirian ez da jasotzen esku-hartze proposamena, ez eta obren nondik norakoak eta haien diru-zenbatekoa ere.

Aurreko lerrokadetan, aipatutako eskaerei ezezkoa emateko arrazoi zehatza eman da, baina horrek ez du esan nahi arrazoi horregatik bakarrik eman zaiela ezezkoa.

2.– Jabekideen erkidego hauei diru-laguntzak ematea; jarraian zehazten da zenbatekoa:

Bizkaian:

– Altamira 26, Bilbao.

24 etxebizitzako blokea; horietatik, 12 etxebizitza 26. atarikoak dira. Aurrekontu bateratua hau da: ordainsari teknikoetarako, 23.239,21 euro, eta obra gauzatzeko, 337.320,18 euro. Aurkeztutako proposamenak alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, kanpoaldean SATE sistema bat edo antzeko bat jarriz, ezaugarri termiko hobeak dituen arotzeria ipiniz, estaldura hobetuz eta isolamendua jarriz. Horretaz gainera, merkataritza-lokaletako sabaiak isolatuko dira, berogailu-instalazioaren eta etxeko ur beroaren instalazioen errendimendua hobetuko da, gas bidezko kondentsazio-galdara indibidualak ezarriz, irisgarritasuna hobetuko da, atari bakoitzeko igogailu bat instalatuz, suteen aurkako segurtasun-baldintzak hobetuko dira eta energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatuko da zenbait etxebizitza monitorizatuz.

– Altamira 27, Bilbao.

24 etxebizitzako blokea; horietatik, 12 etxebizitza 27. atarikoak dira. Aurrekontu bateratua hau da: ordainsari teknikoetarako, 24.099,62 euro, eta obra gauzatzeko, 351.660,30 euro. Aurkeztutako proposamenak alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, kanpoaldean SATE sistema bat edo antzeko bat jarriz, ezaugarri termiko hobeak dituen arotzeria ipiniz, estaldura hobetuz eta isolamendua jarriz. Horretaz gainera, merkataritza-lokaletako sabaiak isolatuko dira, berogailu-instalazioaren eta etxeko ur beroaren instalazioen errendimendua hobetuko da, gas bidezko kondentsazio-galdara indibidualak ezarriz, irisgarritasuna hobetuko da, atari bakoitzeko igogailu bat instalatuz, suteen aurkako segurtasun-baldintzak hobetuko dira eta energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatuko da zenbait etxebizitza monitorizatuz.

– Areatza 42, Plentzia.

7 etxebizitzako blokea; aurrekontu bateratu hau du: ordainsari teknikoetarako, 25.601,53 euro, eta obra gauzatzeko, 282.519,18 euro. Proposamenak alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, kanpoaldean SATE sistema bat edo antzeko bat ezarriz, estalkia birgaituz eta isolatuz eta lokaletako sabaien azalera osoa ere isolatuz; gainera, etxebizitzetako leihoen ordez, beste batzuk jarriko dira, ezaugarri termiko hobeak dituztenak; egungo galdaren ordez, gas naturaleko beste batzuk jarriko dira, kondentsazio txikiagokoak eta errendimendu handiagokoak. Bestalde irisgarritasuna hobetuko da igogailu bat jarriz; suteen aurkako segurtasun-baldintzak hobetuko dira eta eraikinaren energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatuko da zenbait etxebizitza monitorizatuz.

– Irumineta 13, 15, 17 eta 19, Bilbao.

48 etxebizitzako blokea, aurrekontu bateratu hau duena: ordainsari teknikoetarako, 142.424,57 euro, eta obra gauzatzeko, 1.078.974,02 euro. Proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, aireztatutako fatxada bat (SATE edo antzeko bat) jarriz, estalkia birgaituz eta ezaugarri termiko hobeak dituen arotzeria jarriz; halaber, etxeko ur beroaren 48 instalazio indibidual jarriko dira, eta, berogailuetarako, gas bidezko kondentsazio-galdarak; den dena eguzki-panelez lagunduta, etxeko ur beroa aurrez berotzeko. Halaber, irisgarritasuna hobetuko da, atari bakoitzeko igogailu bat instalatuz; suteen aurkako segurtasun-baldintzak hobetuko dira eta energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatuko da zenbait etxebizitza monitorizatuz.

– Garragane 1, Mungia.

12 etxebizitzako blokea; aurrekontu bateratu hau du: ordainsari teknikoetarako, 28.858,10 euro, eta obra gauzatzeko, 369.401,42 euro. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, kanpoaldean SATE edo antzeko sistema bat ezarriz, estalkia berrituz eta isolatuz, eta egungo leihoen ordez beste batzuk jarriz, ezaugarri termiko hobeak dituztenak; irisgarritasuna hobetzea, igogailu bat instalatuz; suteen aurkako segurtasun-baldintzak hobetzea eta energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzea zenbait etxebizitza monitorizatuz.

– Altamira 33, Bilbao.

26 etxebizitzako blokea; aurrekontu bateratu hau du: ordainsari teknikoetarako, 31.779,44 euro, eta obra gauzatzeko, 477.808,05 euro. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, kanpoaldean SATE sistema bat edo antzeko bat ezarriz, estalkia birgaituz eta isolatuz, beheko solairuko lokalen sabai guztiak isolatuz eta zenbait leihoren ordez beste batzuk jarriz, ezaugarri termiko hobeak dituztenak; berogailu-instalazioaren eta etxeko ur beroaren instalazioen errendimendua hobetzea, gas bidezko kondentsazio-galdara indibidualak ezarriz egun energia elektrikoa eta/edo butanoa erabiltzen duten galdaren ordez; irisgarritasuna hobetzea, igogailu bat instalatuz; suteen aurkako segurtasun-baldintzak hobetzea eta eraikinaren energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzea zenbait etxebizitza monitorizatuz.

– Olabeaga aldapa 14, Bilbao.

10 etxebizitzako blokea; aurrekontu bateratu hau du: ordainsari teknikoetarako, 72.771,17 euro, eta obra gauzatzeko, 787.251,70 euro. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, kanpoaldean SATE sistema bat edo antzeko bat aplikatuz, arotzeria aldatuz eta haren ordez ezaugarri termiko hobeak dituen beste bat jarriz; berogailu-instalazioen eta etxeko ur beroaren instalazioen errendimendua hobetzea, kondentsazio-galdara indibidualak ezarriz eta, lagungarri, eguzki-panel termikoen sistema bat instalatuz; irisgarritasuna hobetzea, igogailu bat instalatuz eta ataria zero kotara egokituz; suteen aurkako segurtasun-baldintzak hobetzea eta eraikinaren energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzea zenbait etxebizitza monitorizatuz.

– Basagoiti etorbidea 31, Getxo.

6 etxebizitzako blokea; aurrekontu bateratu hau du: ordainsari teknikoetarako, 26.140,15 euro, eta obra gauzatzeko, 237.240,74 euro. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, aireztatutako fatxada bat gehituz; berogailu-instalazioaren eta etxeko ur beroaren instalazioen errendimendua hobetzea, kondentsazio-galdara indibidualak eta bero-ponpa ezarriz; suteen aurkako segurtasun-baldintzak hobetzea eta eraikinaren energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzea zenbait etxebizitza monitorizatuz. Irisgarritasun arloan, arrapala bat jarriko da eraikinaren sarreran.

– Grupo Talayeta, Getxo.

35 etxebizitzako blokea; aurrekontu bateratu hau du: ordainsari teknikoetarako, 43.715,00 euro, eta obra gauzatzeko, 1.065.644 euro. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, eraikinaren kanpoaldean aireztatutako fatxada-sistema bat eta patioetan SATE edo antzeko sistema bat instalatuz, eta estalkia birgaituz eta isolatuz; suteen aurkako segurtasun-baldintzak hobetzea eta energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzea zenbait etxebizitza monitorizatuz. Irisgarritasun-arloan, asmoa da arrapalak jartzea, sarreretan dauden eskaileren ordez.

● Zabalea Auzoa 29, Galdakao.

2 etxebizitzako blokea; aurrekontu hau du: ordainsari teknikoetarako, 41.540,00 euro, eta obra gauzatzeko, 420.315,95 euro. Egindako proposamenak alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, SATE bidez fatxada birgaituz, estalkia erabat birgaituz eta isolatuz, eta beheko solairutik hasita isolamendua jarriz; instalazioen errendimendua hobetzea, eguzki-energia termikoaren instalazio baten bidez eta galdarak aldatuz; suteen aurkako segurtasun-baldintzak hobetzea eta eraikinaren energia-efizientzia hobetzea etxebizitza bat monitorizatuz. Irisgarritasun-arloan, asmoa da igogailu bat jartzea eta irisgarritasun-arazoak konpontzea kaleko kotara jarrita.

Gipuzkoan:

– Andrearriaga 15, Irun.

11 etxebizitzako blokea; aurrekontu hau du: ordainsari teknikoetarako, 32.900 euro, eta obra gauzatzeko, 315.351,54 euro. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, fatxada SATE bidez isolatuz eta estalki arteko solairua eta lehen solairua isolatuz harri-zuntzezko panelen bidez; berogailu-instalazioaren eta etxeko ur beroaren instalazioen errendimendua hobetzea, hormako kondentsazioko gas-galdarak ezarriz; irisgarritasuna hobetzea, igogailu bat instalatuz; suteen aurkako segurtasun-baldintzak hobetzea, eta energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzea etxebizitza batzuk monitorizatuz.

– Nagusia 62, Astigarraga.

18 etxebizitzako blokea; aurrekontu bateratu hau du: ordainsari teknikoetarako, 40.513,57 euro, eta obra gauzatzeko, 506.449,73 euro. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, fatxada SATE bidez isolatuz eta estalki arteko solairua eta lehen solairua isolatuz harri-zuntzezko panelen bidez; berogailu-instalazioaren eta etxeko ur beroaren instalazioen errendimendua hobetzea, hormako kondentsazioko gas-galdarak ezarriz; irisgarritasuna hobetzea, igogailu bat instalatuz; suteen aurkako segurtasun-baldintzak hobetzea, eta energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzea etxebizitza batzuk monitorizatuz.

– Donibane 25, Pasaia.

29 etxebizitzako blokea; aurrekontu bateratu hau du: ordainsari teknikoetarako, 106.750 euro, eta obra gauzatzeko, 599.120,38 euro. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, kanpoaldean fatxada aireztatu bat eta balkoietan SATE jarriz, estalki arteko solairua eta lehen solairua isolatuz eta arotzeria zaharraren ordez ezaugarri termiko hobeak dituen beste bat jarriz; irisgarritasuna hobetzea, igogailu bat instalatuz; suteen aurkako segurtasun-baldintzak hobetzea, eta energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzea etxebizitza batzuk monitorizatuz.

– Sorgintxulo 1-3-5, Errenteria.

120 etxebizitzako blokea; aurrekontu bateratu hau du: ordainsari teknikoetarako, 39.000,00 euro, eta obra gauzatzeko, 2.054.133,99 euro. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, kanpoaldean fatxada aireztatu bat eta terraza-itxituretan SATE jarriz eta estalkia berrituz isolamendu termiko bidez; irisgarritasuna hobetzea, igogailu baten kabina egokituz eta barne-arrapalak jarriz; instalazio termikoak hobetzea, kondentsazio-galdara berriak jarriz eta erregaia aldatuz; suteen aurkako segurtasun-baldintzak hobetzea eta energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzea zenbait etxebizitza monitorizatuz.

– Torre Eguzki jabekideen erkidegoa, Arrasate.

80 etxebizitzako blokea; aurrekontu bateratu hau du: ordainsari teknikoetarako, 82.000 euro, eta obra gauzatzeko, 1.658.080 euro. Egindako proposamenak alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, kanpoaldean fatxada aireztatuko sistema bat eta barnealdeko patioetan SATE aplikatuz, egungo arotzeriaren ordez baldintza termikoak hobetuko dituen beste bat jarriz, estalkia berrituz isolamendu termiko bidez eta atikoaren estalki azpian eta beheko solairuko lokalen sabaien gainean isolamendua ezarriz; instalazio termikoak hobetzea kondentsazio-galdara berriak jarriz; irisgarritasuna hobetzea eskailera-igogailu bat jarriz; suteen aurkako segurtasun-baldintzak hobetzea eta energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzea zenbait etxebizitza monitorizatuz.

Laguntzei buruzko aginduaren 5.2 artikuluan, diru-laguntzen gehieneko zenbatekoak zehazten dira. Hona hemen:

1.– Txostenak, ziurtagiriak eta proiektuak idazteko.

Dokumentuak idazteko ordainsarien kostu garbiaren (zergak salbu) % 60ko oinarrizko laguntza bat emango da, eta haren gehieneko muga honela zehaztuko da: esku-hartze proiektuaren aplikazio-eremuaren barnean hartutako etxebizitzen guztizko kopurua 800 eurorekin biderkatuz. Birgaitze integratuko eremuetan edo bizitegi-eremu degradatuetan, % 20ko laguntza osagarria emango da, oinarrizko laguntzaren gainean kalkulatuta.

2.– Obrak gauzatzeko, esku-hartze proposamenak biltzen dituen jarduketen arabera kalkulatuko dira laguntzak, eta diruz lagundu daitekeen jarduketa bakoitzerako, diruz lagundutako jarduketen kontrata-aurrekontuaren % 50 emango da gehienez ere (zergak salbu). Birgaitze integratuko eremuetan edo bizitegi-eremu degradatuetan egingo diren jarduketetarako, gehieneko zenbateko hori izango da diruz lagundutako jarduketetarako kontrata-aurrekontuaren % 60 (zergak salbu).

Diruz lagundu daitezkeen honako jarduketa hauetarako, oinarrizko laguntzen gehieneko muga honela kalkulatuko da: esku-hartze proiektuaren aplikazio-eremuaren barnean hartutako etxebizitzen guztizko kopurua jarraian adierazten diren zenbateko hauekin biderkatuta:

a) Energia-portaera hobetzeko, gehienez ere 8.200 euro/etxebizitza emango da:

Eraikinetako inguratzailearen gaineko jarduketa pasiboetarako, gehienez ere 6.000 euro/etxebizitza emango da.

Eraikinaren sistemen eta instalazioen errendimenduan eta efikazian eragina duten jarduketa aktiboetarako, gehienez ere 2.200 euro/etxebizitza emango da.

Galdara indibidualak % 80tik gorako kopuruan instalatzeko, sorgailuen potentzia termikoen (kW) batura 30 eurorekin biderkatuta aterako da emango den gehieneko zenbatekoa.

Eguzki-instalazioetarako, eguzki-instalazio termikoaren potentzia 1.500 eurorekin biderkatzearen ondoriozko gehienekoa emango da, aipatu potentzia honako era honetan kalkulatuta: 0,7 kW/m2 kaptadore.

Eraikin batean, energia geotermikoa erabiltzen duten etxeko ur beroa sortzeko instalazioetarako eta/edo berogailuen instalazioetarako, sorgailuaren potentzia termikoa (kW) 3.900 eurorekin biderkatzearen ondoriozko gehienekoa emango da.

b) Irisgarritasuna hobetzeko:

Lehendik igogailurik ez zeukaten eraikinetan igogailua instalatzea barnean hartzen duten jarduketetarako honako hau emango da:

Igogailua kanpoaldean instalatzeko, eskailerak aldatuz, gehienez ere 60.000 euro/igogailu.

Igogailua barnealdean instalatzeko, eskailerak aldatuz, gehienez ere 45.000 euro/igogailu.

Igogailuak egokitzea barne hartzen duten jarduketetarako, gehienez ere 20.000 euro/igogailu emango da.

Irisgarritasuna zero kotaraino egokitzea barne hartzen duten jarduketetarako, gehienez ere 12.000 euro emango dira.

c) Energia-monitorizaziorako, gehienez ere 140 euro/etxebizitza emango da.

d) Suteen aurkako segurtasunerako, honako zenbateko hauek emango dira:

Su-itzalgailuak eta larrialdi-argiak instalatzeko, gehienez ere 50 euro/etxebizitza.

Tutu lehorra instalatzeko, gehienez ere 100 euro/etxebizitza.

Detekzioa eta alarma instalatzeko, gehienez ere 150 euro/etxebizitza.

Birgaitze integratuko eremuetan edo bizitegi-eremu degradatuetan, % 20ko laguntza osagarria emango da, oinarrizko laguntza bakoitzaren gainean kalkulatuta.

Edozein kasutan, 1) eta 2) puntuetan adierazitako oinarrizko laguntzen baturari muga bat aplikatuko zaio, honela kalkulatuta: esku-hartze proiektuaren aplikazio-eremuaren barnean hartutako etxebizitzen guztizko kopurua 15.000 eurorekin biderkatuz. Birgaitze integratuko eremuetan edo bizitegi-eremu degradatuetan egingo diren jarduketetarako, adierazitako ehunekoen baturaren gehieneko muga honela kalkulatuko da: esku-hartze proiektuaren aplikazio-eremuaren barn hartutako etxebizitzen kopurua 18.000 eurorekin biderkatuz.

Aurkeztutako aurrekontuak oinarri hartuta, esleipen ekonomikoa egiteko proposamena honako hau da:

Bizkaian, 188 etxebizitza eta 2.008.969,26 euro, hamar proposamenetan:

– Altamira kalea 26, Bilbao (12 etxebizitza), 145.148,50 euro.

Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 2.639,08 euro 2016. urterako; 47.503,13 euro 2017. urterako; 59.378,92 euro 2018. urterako eta 35.627,37 euro 2019. urterako.

– Altamira kalea 27, Bilbao (12 etxebizitza), 145.148,50 euro.

Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 2.639,08 euro 2016. urterako; 47.503,13 euro 2017. urterako; 59.378,92 euro 2018. urterako eta 35.627,37 euro 2019. urterako.

– Areatza kalea 42, Plentzia (7 etxebizitza), 94.980,00 euro.

Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 1.726,93 euro 2016. urterako; 31.084,36 euro 2017. urterako; 38.855,44 euro 2018. urterako eta 23.313,27 euro 2019. urterako.

– Irumineta 13-15-17-19, Bilbao (48 etxebizitza), 546.866,53 euro.

Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 9.943,04 euro 2016. urterako; 178.974,50 euro 2017. urterako; 223.718,12 euro 2018. urterako eta 134.230,87 euro 2019. urterako.

– Garragane kalea 1, Mungia (12 etxebizitza), 130.052,15 euro.

Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 2.364,59 euro 2016. urterako; 42.562,52 euro 2017. urterako; 53.203,15 euro 2018. urterako eta 31.921,89 euro 2019. urterako.

– Altamira kalea 33, Bilbao (26 etxebizitza), 240.535,59 euro.

Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 4.373,39 euro 2016. urterako; 78.720,74 euro 2017. urterako; 98.400,92 euro 2018. urterako eta 59.040,54 euro 2019. urterako.

– Olabeaga aldapa 14, Bilbao (28 etxebizitza), 365.616,00 euro.

Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 6.647,58 euro 2016. urterako; 119.656,14 euro 2017. urterako; 149.570,18 euro 2018. urterako eta 89.742,10 euro 2019. urterako.

– Basagoiti etorbidea 31, Getxo (6 etxebizitza), 50.754,99 euro.

Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 922,84 euro 2016. urterako; 16.610,70 euro 2017. urterako; 20.763,41 euro 2018. urterako eta 12.458,04 euro 2019. urterako.

– Grupo Talayetas, Getxo (35 etxebizitza), 259.867,00 euro.

Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 4.724,71 euro 2016. urterako; 85.047,43 euro 2017. urterako; 106.309,28 euro 2018. urterako eta 63.785,58 euro 2019. urterako.

– Zabalea 29, Galdakao (2 etxebizitza), 30.000 euro.

Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 546,00 euro 2016. urterako; 9.819,00 euro 2017. urterako; 12.273,00 euro 2018. urterako eta 7.362,00 euro 2019. urterako.

Gipuzkoan, 258 etxebizitza eta 2.184.321,35 euro, bost proposamenetan:

– Andrearriaga kalea 15, Irun (11 etxebizitza), 153.576,73 euro.

Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 2.792,32 euro 2016. urterako; 50.261,48 euro 2017. urterako; 62.826,83 euro 2018. urterako eta 37.696,10 euro 2019. urterako.

– Kale Nagusia 62, Astigarraga (18 etxebizitza), 185.232,51 euro.

Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 3.367,88 euro 2016. urterako; 60.621,55 euro 2017. urterako; 75.776,93 euro 2018. urterako eta 45.466,15 euro 2019. urterako.

– Donibane kalea 25, Pasaia (29 etxebizitza), 317.421,00 euro.

Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 5.771,31 euro 2016. urterako; 103.883,24 euro 2017. urterako; 129.854,04 euro 2018. urterako eta 77.912,41 euro 2019. urterako.

– Sorgintxulo kalea 1-3-5, Errenteria (120 etxebizitza), 888.643,32 euro.

Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 16.157,16 euro 2016. urterako; 290.828,74 euro 2017. urterako; 363.535,90 euro 2018. urterako eta 218.121,52 euro 2019. urterako.

– Torre Eguzki jabekideen erkidegoa, Arrasate (80 etxebizitza), 639.447,79 euro.

Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 11.626,33 euro 2016. urterako; 209.273,83 euro 2017. urterako; 261.592,28 euro 2018. urterako eta 156.955,35 euro 2019. urterako.

(Ikus .PDF)

3.– Ebazpen honetan xedatu ez denerako, laguntzak arautzen dituen 2015eko abenduaren 23ko Aginduan xedatutakoa bete beharko da.

4.– EGEFen finantzazioaren ondorioz, honako betebehar hauek konplitu beharko dira, gutxienez:

● Onuradunak legedi nazional eta erkidea bete beharra dauka, kontrolari, erantzukizunari, zehapen-araubideari eta ez-betetzeei dagokienez.

● Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 EGEF Programa Operatiboaren esparruan finantzatuko da laguntza, eta finantzazio hori jaso dela jakinarazi beharko da. Alde horretatik, diruz lagundutako jarduketei buruzko informazio- eta komunikazio-ekintza guztietan, EGEFen bidez Europar Batasunaren finantzazioa jaso dela aipatu beharko da, jarduketon berri emateko sortutako material edo euskarrietan, Batasunaren enblema eta Europar Batasunaren erreferentzia txertatuta; gainera, eragiketa gauzatu bitartean, labur deskribatuko da eragiketa bere webgunean, Europaren laguntza nabarmenduta, eta gutxienez proiektuari buruzko informazio-kartel bat jarriko da obran, A3 tamainakoa gutxienez, eta han, Batasunaren diru-laguntza aipatuko da herritarrek nabarmen ikusteko moduan. (I. eranskinean jasotzen da).

● Diru-laguntzei buruzko arau nazionalak eta erkidegokoak bete beharra dago.

● Laguntzak arautzeko oinarrietan adierazten da zer metodo erabili behar den eragiketaren kostuak zehazteko eta zein diren diru-laguntzak ordaintzeko baldintzak.

● Diruz lagundutako jarduketari buruzko informazioa eman behar du onuradunak, hala eskatzen zaionean eta eskatzen zaion formatuan.

● Diruz lagundutako jarduketei buruzko kontabilitate bereizi bat izan beharko du, edo, bestela, erraz identifikatzeko moduko kodeak dituen kontabilitate bat.

● Eragiketari buruzko finantza- eta administrazio-informazioa eta haren garapenaren jarraipenari buruzkoa artxibatu beharko du, hiru urteko epean, eragiketaren gastuak jasota dauden kontuak aurkeztu ondoko abenduaren 31tik hasita. Informazio hori, gainera, agintari eskudunen esku jarri beharko du, hala eskatzen diotenean.

● Eragiketari lotutako produktibitate-adierazleetan nolako maila lortu den jakinarazi beharko du, bai eta gastuak justifikatu ere.

● EGEF laguntza onartzeak berekin dakar onartzea batera finantzatutako eragiketen zerrenda publikoan azaltzea.

● Laguntza eman beharko du iruzurraren aurkako neurri eraginkor eta proportzionalak aplikatzen bere kudeaketa-eremuan, eta ez du izango finantzazio bikoitzik, dokumentu faltsurik eta abar. Halaber, informazioa eman behar du, izan litezkeen arriskuak antzemateko. Neurri hauek guztiek berekin ekar dezakete iruzur-arriskuen aurkako prozedurak berrikustea eta, iruzur-arrisku handia dagoela ebaluatuz gero, laguntza-eskaerari ezezko ematea edo jasotako laguntza kentzea.

5.– Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 EGEF Programa Operatiboari dagokionez, honako hau izango da diru-laguntza programa honen esparrua:

● Helburua: OT4. - Karbono gutxiko ekonomia baterako igarobidea erraztea sektore guztietan.

● Inbertsioaren lehentasuna: PI.4.c - Energia-efizientziaren alde egitea, eta energiaren kudeaketa adimentsuaren alde eta, azpiegitura publikoetan –eraikin publikoak nahiz etxebizitzak barne– energia berriztagarriak erabiltzearen alde.

● Helburu espezifikoa: OE.4.c.1 - Energia-efizientzia hobetzea eta CO2 isurtzeak murriztea, eraikuntzan eta azpiegitura eta zerbitzu publikoetan.

● Esku-hartzearen kategoria: 014 – Egungo erakinen energia-efizientzia berritzea, erakusketa-proiektuak eta laguntzeko neurriak.

● Ibilbide finantzarioa duen erakundea: Eusko Jaurlaritza.

6.– Erakunde interesdun guztiei jakinarazi behar zaie ebazpen hau, eta EHAAn eta BOEn argitaratu behar da, irailaren 16ko 15/2014 Legearen aldaketarekin bat etorriz.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 20a.

Etxebizitzako sailburuordea,

M.ª COVADONGA SOLAGUREN SANTAMARÍA.


Azterketa dokumentala