Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2016ko urriaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4447

EBAZPENA, 2016ko urriaren 6koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, eranskinean aipatzen diren udal-administrazioei ordezkapenetarako diru-laguntzak ematen dizkiena.

Diru-laguntza hauek euskara eskoletara joateagatik egindako ordezkapenak diruz laguntzeko ematen dira, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 7. artikulua eta hurrengoak betez. Agindu horren bidez, batetik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza prestakuntzako zerbitzua arautzen da eta, bestetik, euskara ikastaroetara doazen udal langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak ezartzen dira.

Ikusirik udal-administrazioek aurkeztu duten dokumentazioa eta berau aginduan ezarritakoarekin konparatu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Eranskinean aipatzen diren udal-administrazioei bakoitzarentzat izendatzen den diru kopurua ematea, ordezkapenetarako egindako kontratazioen diru-laguntza gisa. Emandako diru-laguntza 2016ko urtarrila-ekaina epeari dagokio, gehienez ere.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak ezartzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak ezartzen duenez.

Hala ere, aldez aurretik, erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezezta dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, administrazioarekiko Auzietako errekurtsoa jartzeko epea berariazko ebazpena jaso edo isilbidez ezeztatuta jo eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 6a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala