Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2016ko urriaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4438

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, honako hau kontratatzeko: «Lanbideren eta FEFEren enplegurako prestakuntza kudeatzeko sistemen integrazioaren negozio jarduera eta bilakaerarako zerbitzu-mailako akordioa». (Espedientea: LAN/A-40/2016).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.

c) Espediente-zenbakia: LAN/A-40/2016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: esleipendunaren instalazioetan.

d) Gauzatzeko epea: kontratua formalizatzen denean hasi eta 2016ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: eskaintza ekonomikoa: 55 puntu. Guztira, 55 puntu.

– Balio-judizioen bidez ebaluatzeko beste irizpide batzuk: informazioa integratzeko proposatutako ereduaren justifikazioa eta aurretiazko goi-mailako diseinu teknikoa eta definizio funtzionala, 15 puntu. Informazioa migratzeko plana, 10 puntu. Lantaldearen antolaketa-eredua, proiektuaren jarraipena eta arrisku-plana, 10 puntu. Lan-metodologia, 10 puntu. Guztira, 45 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbateko garbia: laurogei mila bederatziehun eta laurogeita hamaika euro eta hirurogeita hamalau zentimo (80.991,74) + hamazazpi mila eta zortzi euro eta hogeita sei zentimo (17.008,26), BEZari dagozkionak. Guztira: laurogeita hamazortzi mila euro (98.000), BEZa barne.

5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.

b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.

d) Telefonoa: 945 18 14 03.

e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.eus

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko azaroaren 7a.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak:

a) 773/2015 Errege Dekretuaren aurreko arauketaren arabera emandako sailkapena:

Taldea: V. Azpitaldea: 2 Kategoria: A.

Ekonomia- eta finantza-kaudimenaren eta gaitasun tekniko eta profesionalaren ordezkoak egiten ditu haiek aurkezteak, hala baitago ezarria administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29.2.3 klausulan.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

Ekonomia- eta finantza-kaudimena: Klausulen pleguen karatulan eskatutakoa (pleguetan ageri da).

Gaitasun teknikoa eta profesionala: pleguetan ageri dena.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko azaroaren 7ko 11:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta oinarri teknikoen pleguan zehaztutako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kontratazio Mahaia.

2.– Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.

3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Zaldiaran aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.

4) Eguna: 2016ko azaroaren 10a.

5) Ordua: 11:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Zaldiaran aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.

4) Eguna: 2016ko azaroaren 14a.

5) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.

13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 5a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala