Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2016ko urriaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KONTUEN EPAITEGIA
4187

EDIKTUA, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, sektore publiko autonomikoaren alorrean alkantzeagatik bideratu den A214/16 itzulketa-prozeduraren ondoriozkoa (2013ko ekitaldiari dagokionez, Bizkaiko Lurralde Historikoaren kontu orokorraren fiskalizazioaz txostena).

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, sektore publiko autonomikoaren alorrean alkantzeagatik bideratu den A214/16 itzulketa-prozeduran (2013ko ekitaldiari dagokionez, Bizkaiko Lurralde Historikoaren kontu orokorraren fiskalizazioaz txostena) emandako 2016ko irailaren 12ko Probidentziaren bitartez, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioko kontseilariak erabakitakoa betetzearren, argitara ematen da ezen, aipatu auzitegian, beherago zehaztutako hitzarmen baten ondorioz funts publikoetan izandako ustezko alkantzea dela-eta judizioa bidean dela, eta hori aditzera ematen da, hain justu ere kontabilitateko erantzukizun-uziaren alde edo kontra egiteko legez gaituak direnak autoetan eraz agertzeko aukera izan dezaten, bederatzi eguneko epearen barruan. Delako hitzarmena: batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak, eta, bestetik, Saskibaloi Kluben Elkartearen liga profesionalean, Bizkaiaren irudi integrala sustatzeko kirol sozietate anonimo batek egindakoa.

Madril, 2016ko irailaren 12a.

Letradu idazkaria,

CARLOS CUBILLO RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala