Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2016ko urriaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4175

EBAZPENA, 2016ko abuztuaren 17koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Garagarza Consulting SL entitatea, «Autopropulsatutako garabi mugikorreko operadorea» espezialitatean, profesional baimenduak prestatzeko erakunde aintzatetsi gisa aitortzeko dena.

Espediente-zenbakia.: SEG/0028/2016

AURREKARIAK

1.– Garagarza Consulting SL entitatearen ordezkaritzak, 2016ko uztailaren 12an, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, profesionalak prestatzeko erakunde aintzatetsi gisa aitortzeko eskabidea aurkeztu zuen, espezialitate honetan:

– Autopropulsatutako garabi mugikorreko operadorea. A eta B kategoriak.

2.– Eskaerari atxikita aurkeztu diren agiriek egiaztatzen dute industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela, bereziki hauek:

– Entitatearen identifikazio-datuak, egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan izanik: Legazpi kalea 4, 3. solairua (20240) Ordizia.

– Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko entitateak dituen giza baliabideen deskribapena.

– Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.

– Eskatzaileak eta Fersa Garabi Hidraulikoak SL enpresak izenpetutako hitzarmen bat, zeinaren bidez honek bere instalazioen eta garabien erabilera ahalbidetzen dion, heziketa-ikastaroak eman ditzan.

3.– Aurkeztutako agiriak aztertu ostean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek, ikuskatzeko bisita bat egin zuten eskatzailearen instalazioetara; eta, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko den martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ahal izan zen, 2016ko ekainaren 22ko ziurtagirian agertzen denaren arabera.

4.– 2016ko uztailaren 29an, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak Garagarza Consulting SL profesionalak prestatzeko erakunde aintzatetsi gisa aitortzearen aldeko txostena eman zuen.

Espedientea ebazteko, honako hauek kontuan hartu, eta aipamen hau egin behar da:

OINARRI JURIDIKOAK

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariari dagokio ebazpen hau ematea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz egin dira espedientearen izapideak.

3.– Halaber, egiaztatuta geratu da Garagarza Consulting SL enpresak badauzkala aipatutako 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatzen diren instalazioak, hauek Gipuzkoako Lurralde Historikoan daudelarik.

4.– Halaber, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erakunde eskatzaileak ikastaroei buruzko dokumentazio nahikoa aurkeztu du, gai-zerrendak, metodologia, antolakuntza eta ebaluatzeko aurreikusitako sistemak zehaztuta. Era berean, erakundeak ikastaroak emateko dituen giza baliabideak behar bezala justifikatu dira.

5.– Bestalde, frogatu da erakunde eskatzaileak betetzen dituela ekainaren 27ko 837/2003 Errege Dekretuaren VII. eranskineko 5. puntuan garabi eta baliabide teknikoei buruz jasotzen diren baldintzak. Obretarako edo bestelako aplikazioetarako autopropultsatutako garabi mugikorren, jasogailuen eta mantentze-gailuen erregelamenduko «MIE-AEM 4» jarraibide tekniko osagarri berria onartzen du dekretu horrek).

Adierazi diren lege-xedapenak eta, oro har, aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Garagarza Consulting SL entitatea baimendutako profesionalak prestatzeko erakunde aintzatetsitzat aitortzea, espezialitate honi buruzko prestakuntza eman dezan:

– Autopropulsatutako garabi mugikorreko operadorea. A eta B kategoriak.

2.– Garagarza Consulting SL baimendutako profesionalak prestatzeko entitate aintzatetsien erregistro berezian inskriba dadila xedatzea; zenbaki hau izango du: BPPEE A-0119 zenbakia.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria sailburuordeari jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 17a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala