Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2016ko urriaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4174

EBAZPENA, 2016ko abuztuaren 16koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, CPES Beurko Check BHIP erakundeak Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa duen baimena zabaltzen duena.

Esp. zk./Gaia: SEG/0026/2016

AURREKARIAK

1.– Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2011ko azaroaren 7ko Ebazpenaren bidez, CPES Beurko Check BHIP zentroa Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa onetsi zen ondorengo espezialitatean:

– Fluordun hozgarriak erabiliz, gizakien giro erosotasunera zuzendurik, ibilgailuetan instalatuta dauden hozkailu sistemen maneiatzailea (FG 3).

2.– 2016ko maiatzaren 17ko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren Ebazpenaren bidez CPES Beurko Check BHIP erakundeari, aipatu den espezialitatean, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa zeukan baimena berritu egin zitzaion.

3.– 2016ko maiatzaren 26an, CPES Beurko Check BHIP erakundeko ordezkaritzak ondoren zehazten den espezialitatean profesionalak prestatzeko erakunde aintzatetsi gisa jarduteko baimen eskaera aurkeztu zuen:

– Salgai hoztuen garraiorako 3 kg baino gutxiagoko fluordun gas karga daukaten hozkailu ekipoen maneiatzailea (GF2e).

Eskaera horrekin batera, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako baldintzak eta betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa ere aurkeztu zuen. Zehazkiago, honako hauek aurkeztu zituen:

– Ibilgailuen mantentzea lanbide arloko zikloak emateko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren baimena.

– Dagozkion prestakuntza-jarduerak gauzatzeko entitateak dituen giza baliabideen deskribapena.

– Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.

– Trebakuntza gauzatzeko erabiltzeko asmoa duen instalazioen planoa, hain zuzen ere Barakaldoko Ibaibe kalean 5. zenbakian dauden 13-14 pabiloiena.

4.– 2016ko uztailaren 7an, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako teknikari batek instalazioak eta bitartekoak ikuskatu zituen, eta hilaren 19an, Lurralde Ordezkariak CPES Beurko Check BHIP eskatutako espezialitatean profesionalak prestatzeko erakunde aintzatetsi gisa aitortzearen aldeko txostena eman zuen.

Espedienteari ebazpena emateko, honako hauek kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da:

OINARRI JURIDIKOAK

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariari dagokio ebazpen hau ematea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2.– Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren eta aipatu berri den Lurralde Ordezkaritzako txostenean adierazten den ikuskatzearen arabera, egiaztatuta dago CPES Beurko Check BHIP erakundeak industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko den martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan gutxieneko gisa eskatutako instalazioak badituela; instalazioak Bizkaiko Lurralde Historikoan daude.

3.– Prozedurari dagokionean, adierazitako martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera izapidetu da, eta, era berean, erakunde eskatzaileak, Dekretu horren 25. artikuluan bildutakoa egiaztatzeko nahikoa diren agiriak aurkeztu ditu.

Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– CPES Beurko Check BHIP erakundeak Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa duen baimena ondorengo espezialitate honetara zabaltzea:

– Salgai hoztuen garraiorako 3 kg baino gutxiagoko fluordun gas karga daukaten hozkailu ekipoen maneiatzailea (GF2e).

2.– Erakunde aintzatetsiek galdu egingo dute beraien kalifikazioa, baldin eta martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan edo aplikatu behar diren bestelako arauetan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak bete gabe uzten badituzte.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan. Hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 16a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala