Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2016ko irailaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4162

HUTSEN ZUZENKETA, honako iragarki honena: «Iragarkia, 2016ko uztailaren 13koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako linea honetarako zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko proiektua: Basauri, Arrigorriaga, Bilbao eta Barakaldo (Bizkaia) udal-mugarteetan, 132 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, «Basauri-Retuerto» izenekoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2016ko uztailaren 13ko iragarkian, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako linea honetarako zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko proiektua: Basauri, Arrigorriaga, Bilbao eta Barakaldo (Bizkaia) udal-mugarteetan, 132 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, «Basauri-Retuerto» izenekoa (2016ko irailaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 176. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen, 2016/3951 (7/2) eta 2016/3951 (7/7) arteko orrialdeetan agertzen diren taulak oso-osorik berriro argitaratuz.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala