Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2016ko irailaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4148

EBAZPENA, 2016ko irailaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko (Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea) zuzendariak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2016ko ekainaren 24ko ebazpenean (2016ko uztailaren 5eko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita -ebazpen horretan, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen-, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), gerentzia honek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2013ko urtarrilaren 30eko ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (2013ko otsailaren 13ko EHAAn argitaratutako ebazpena, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko dena), honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Lidia Pretel Fajardo andrea izendatzea behean azaltzen den lanpostu hutsa betetzeko:

– Izena: Administrazio Burua.

– Erref.: F 410.

– Eskala: Gestio Teknikaria.

– Taldea: A.

– Zenbatgarrena: 8.

– Maila: 26.

– Hizkuntza-eskakizuna: 3; 2016-05-31.

– Langunea: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea).

– Campusa: Gipuzkoa.

Bigarrena.– Izendapen horrek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta beronen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegi egokian; horretarako, hilabete bi egongo dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori guztia Unibertsitatearen Estatutuen 160. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 116. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2016ko irailaren 8a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala