Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2016ko irailaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4147

18/2016 EBAZPENA, irailaren 7koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, Vitoria-Gasteizko Mendi Garaiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak argitaratzea xedatzen duena.

1/2014 Legegintzako Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartu zen. Dekretu horretako 22.5 artikuluan ezartzen denez, kontserbazio bereziko eremuak (KBE) eta hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE) deklaratzeko dekretuek aintzat hartu behar dituzte Eusko Jaurlaritzak halako eremuak kontserbatzeko onartutako arauak. Eusko Jaurlaritzak, halaber, aginduko du eranskin gisa argitaratzeko eremuok kudeatzeko jarraibideak, lurralde historikoetako foru-organoek onartutakoak.

Ildo horretatik, Gasteizko Mendi Garaiak kontserbazio bereziko eremu izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak, uztailaren 21eko 148/2015 Dekretuaren bitartez. Dekretu horretako 3.3 artikuluan eta azken xedapenetatik bigarrenean xedatzen denez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren eskumena da argitara ematea, dekretuaren eranskin gisa, Arabako Foru Aldundiak onartutako kudeaketa-jarraibideak eta -neurriak.

Horrenbestez, aintzat hartuta Arabako Foru Aldundiak, Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 19ko Erabakiaren bidez onartu zituela Gasteizko Mendi Garaiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak biltzen dituen dokumentua eranstea, eta argitara ematea Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 21eko 148/2015 Dekretuaren eranskin gisa,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, uztailaren 21eko 148/2015 Dekretuaren III. eranskin gisa, Gasteizko Mendi Garaiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak, Arabako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak 2016ko uztailaren 19an onartuak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 7a.

Erakunde Harremanetarako sailburuordea,

PEDRO LUIS BAZACO ATUCHA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala