Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2016ko irailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4120

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan jarritako berrikuspen errekurtso eta eskaerak ez onartzeko eta artxibatzeko ebazpenak.

Jakinarazpena egiten ahalegindu arren ezinezkoa izan denez, iragarki hau argitaratzen da Trafikoko zuzendariak berrikuspen errekurtso eta eskaerak ez onartzeko eta artxibatzeko eman dituen ebazpenak jakinarazteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horietan– xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duenez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzietako dagokion epaitegian 2 hilabeteko epean, honako hau jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera.

Aplikatu den legeriaren nomenklatura (1):

L: 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua.

B: 1428/2003 Errege Dekretua, 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuarekin lotuta.

G: 772/1997 Errege Dekretua, Gidarien Araudi Orokorra.

J: 2822/1998 Errege Dekretua, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra.

M: 8/2004 Legegintzako Errege Dekretua, Aseguruari buruzko Legea.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 13a.

Trafikoko zuzendaria,

GARBIÑE SÁEZ MOLINUEVO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala