Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2016ko irailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4090

IRAGARKIA, zeinaren bidez ibilgailu baten hondakin-tratamenduari buruzko erabakia jakinarazten baita.

Behean aipatzen den ibilgailuaren hondakin-tratamendua baimentzeko erabakia interesdunari jakinarazteko ahalegina egin arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak –Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoak – 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Bestalde, 30/1992 Legearen 114.1 eta 115.1 artikuluek ezartzen dutenaren arabera, ebazpen honen aurka interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar dezake Trafikoko zuzendariaren aurrean. Horretarako, hilabeteko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 15a.

Arabako Trafikoko Lurralde Bulegoko arduraduna,

MARIA FELICIDAD ARZAMENDI VARGAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala