Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2016ko irailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4079

AGINDUA, 2016ko abuztuaren 30ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Fundación Museo Benedicto fundazioaren azkentzea eta likidazioa onartzeko inskribatzeko dena.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko maiatzaren 27an, eskabide bat sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean, patronatuak 2016ko apirilaren 27an hartutako erabakia berresteko. Erabaki hori 2016ko ekainaren 13an berretsi zen ebazpen bidez. 2016ko abuztuaren 10ean, sail honen erregistroan, 2016ko uztailaren 28ko eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua aurkeztu zen, zeinaren bidez publiko egin ziren Museo Benedicto fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakiak. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio espediente hau agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espedienteari, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta beraz, bete dira honako xedapen hauetan ezarritako baldintzak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 9/2016 Legearen 40., 41. eta 42. artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 46. artikuluan; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 35. artikuluan, eta fundazioaren estatutuetan.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berrestea Bilboko (Bizkaia) Museo Benedicto fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakia; amaitutzat ematea bai behar den likidazio-prozedura bai fundazio-likidazioaren ondoriozko likidoaren norakoa; bai fundazioak onura gisa zuen aldi baterako gozamen-eskubidea. Hori egiteko, bete egingo dira patronatuak 2016ko apirilaren 27an egindako bileran hartutako erabakiaren terminoak, 2016ko uztailaren 28an emandako eskritura publikoaren bidez formalizaturik Juan Ignacio Gomeza Villa notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1713).

Bigarrena.– Fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

Hirugarrena.– Amaitutzat ematea fundazioaren likidazioa, titulu publiko horretan adierazitako terminoetan, eta agintzea ezerezta dezatela Bilboko (Bizkaia) Fundación Museo Benedicto fundazioari dagokion erregistro-orria.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 30a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala