Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2016ko irailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4076

AGINDUA, 2014ko otsailaren 28koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Mintzola Fundazioa» delakoaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Ikusi eta aztertu dugu Villabonako (Gipuzkoa) «Mintzola Fundazioa» delakoaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duen espedientea, eta kontuan hartu ditugu honako

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2013ko abenduaren 26an eman zitzaion sarrera Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erregistro Orokorrean «Mintzola Fundazioa» delako Fundazioaren ordezkari gisa Maider Garaikoetxea Zabala andreak izenpetutako eskabideari. Eskabide hori Fundazioaren estatutuen 3, 10, 11 eta 13. artikuluen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko da. Horri erantsi zizkion espedientean jasota geratu diren dokumentuak.

Bigarrena.– Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroen Zuzendaritzako Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu, eta ebazpen-proposamena egin dute.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justizia Saileko Egitura Dekretuak Herri Administrazio eta justiziako sailburuari esleitzen dio espediente hau ebazteko eskumena.

Bigarrena.– Aurkeztu diren dokumentuek betetzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroen Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak eta aplikagarri diren gainerako arau orokorrek ezarritakoa.

Hirugarrena.– Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak 2014ko otsailaren 27ko Ebazpena eman du, babeslaritza-funtziotan jardunez eman ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 4.2 artikuluan aurreikusitakoaren ildotik. Ebazpen horren bitartez, Fundazioaren estatutuen aldaketa onartu da, bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legeak 31.1 artikuluan xedatutakoarekin eta aipatu dekretuaren 31.1 artikuluarekin.

Halaber, betetzen da Fundazioaren estatutuek horri buruz berariaz ezartzen dutena ere.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Villabonako (Gipuzkoa) «Mintzola Fundazioa» delakoari irekitako orrian inskribatzea, gaurko datarekin, fundazioaren patronatuak 2013ko azaroaren 5ean adostutako bere estatutuen 3, 10, 11 eta 13. artikuluen aldaketa.

Dokumentu honen arabera egin da inskripzioa:

● 2013ko abenduaren 9an, 974 protokolo zenbakiarekin, Eduardo Clausen Zubiria notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoa.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta Fundazioari bidaltzea.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du; beraz, bere aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari. Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindua jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 28a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala