Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2016ko irailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4064

AGINDUA, 2016ko abuztuaren 31koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Fundación Esclerosis Múltiple Eugenia Epalza Fundazioaren estatutuetako 14. artikuluan egindako aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko abuztuaren 2an sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erregistroan M.ª Ángeles Lara andreak Fundación Esclerosis Múltiple Eugenia Epalza Fundazioaren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako eskabidea, fundazio horren estatutuen aldaketak inskribatzekoa.

Eskabidearekin batera, estatutuen aldaketaren eskritura publikoaren kopia baimendua aurkeztu da, zeina 2016ko uztailaren 13an egiletsi baitzen, Bilboko notario Ignacio Alonso Salazar jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.352).

Eskritura publiko horrekin batera, Luciano Zubiría Azaola jaunak, fundazioko idazkari gisa eta lehendakariaren oniritziarekin 2016ko ekainaren 24an emandako ziurtagiria aurkeztu zen, Patronatuak 2016ko ekainaren 23an egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren estatutuetako 14. artikulua aldatzea.

Eskrituran, aldatutako artikuluaren idazketa berria jasotzen da, osorik.

«14. artikulua.–Osaera.

Patronatuak gutxienez hiru kide eta gehienez hogei izango ditu. ADEMBI Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkarteak, patrono fundatzailea den aldetik, eskubidea izango du patronatuko kideetatik gutxienez erdiak gehi bat izendatzeko, zeinak ADEMBIren zuzendaritza-batzordearen kideen artetik hautatuko baitira».

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten:

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 9/2016 Legearen 37. artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartutakoa. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación Esclerosis Múltiple Eugenia Epalza Fundazioaren estatutuetako 14. artikuluan egin den aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea, fundazioaren patronatuak 2016ko ekainaren 23an erabakitakoa, agindu honen data duela, fundazioak 2016ko uztailaren 13an Bilboko notario Ignacio Alonso Salazar jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 1.352).

Bigarrrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 31.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala