Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2016ko irailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4057

AGINDUA, 2014ko abenduaren 2koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Bilbao Basket fundazioaren estatutuetako 5. (egoitza) eta 10. artikuluetan egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2014ko urtarrilaren 17an, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erregistroan eskabide bat jaso zen Bilbao Basket fundazioaren 5. (egoitza) eta 10. artikuluetan egindako aldaketa inskribatzeko.

Eskabidearekin batera, eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua aurkeztu zen, honako honena: presidentearen dimisioa, patrono-kopurua aldatzea, patrono batzuk kargutik kentzea, beste batzuk izendatzea, fundazioaren egoitza aldatzea, patronatuko kideen karguak zehaztea, ordezkarien batzordeko kideak kargutik kendu eta izendatzea, laguntzaileak izendatzea, botereak kendu eta ematea. Eskritura hori 2014ko urriaren 2an egiletsi zuten Enrique Guzmán Gandariasek eta Enrique Olaran Bartolomék, Bilboko notario José María Rueda Armengoten aurrean (protokolo-zenbakia: 2.147).

Eskritura publiko horretan sartu zen Enrique Olaran Bartolomék –fundazioko idazkari gisa, eta presidentearen oniritziarekin– 2014ko urriaren 2an Bilbon emandako ziurtagiria, 2014ko irailaren 19an egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren estatutuetako 5. eta 10. artikuluak aldatzea.

Eskrituran, aldatutako artikuluen idazketa berria jasotzen da, osorik.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten:

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartutakoan. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Hirugarrena.– Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak 2014ko azaroaren 5eko Ebazpena eman du, babeslaritza-funtziotan jardunez eman ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 4.2 artikuluan aurreikusitakoaren ildotik. Ebazpen horren bitartez, fundazioaren estatutuen aldaketa onartu da, bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legeak 31.1 artikuluan xedatutakoarekin eta aipatutako dekretuaren 33.1 artikuluarekin.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bilbao Basket fundazioaren estatutuen 5. (egoitza) eta 10. artikuluetan egindako aldaketak onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eta eskritura publikoan ezarritakoarekin bat. Eskritura hori –hor, estatutuetako artikulu horien aldaketa jasotzen da–Enrique Guzmán Gandariasek eta don Enrique Olaran Bartolomék egiletsi zuten, Bilboko notario José María Rueda Armengot jaunaren aurrean, 2014ko urriaren 2an (protokolo-zenbakia: 2.147).

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 2a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IŃAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala