Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2016ko irailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4056

EBAZPENA, 2016ko irailaren 9koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2016ko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak aukeratzeko dena.

Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiaren 2016ko ekainaren 30eko Ebazpenaren bitartez, Gaztemundu programaren 2016ko deialdia egin zen, abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 8. artikuluan ezarrita dagoena aplikatuz. Dekretu horren bidez, Gaztemundu programa arautzen da.

Dekretu araugilearen 11. artikuluan ezarritako ebaluaketa-batzordeak, zeina 2016ko ekainaren 30eko deialdi-ebazpenean izendatu baitzen, aztertu eta baloratu ditu eskaerak, aipatutako dekretuaren 6. artikuluan eta deialdi-ebazpenaren laugarren oinarrian ezarritakoa kontuan harturik, eta batzorde horrek esleipen proposamena egin du. Horrenbestez, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebaluaketa-batzordeak 2016ko ekitaldiko Gaztemundu programan parte hartzeko proposatu dituen pertsonak aukeratzea. I. eranskinean jaso dira aukeratutakoak.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren pertsonak ez aukeratzea 2016ko ekitaldiko Gaztemundu programan parte hartzeko, 50 puntuko gutxieneko puntuaziora heldu ez direlako (deialdi-ebazpeneko laugarren oinarria); eta ezestea eta deialdi honetatik kanpo uztea III. eranskinean agertzen diren pertsonak, eranskinean bertan adierazitako arrazoiak direla-eta.

Hirugarrena.– Honako ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 9a.

Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,

ASIER VALLEJO ITSASO.

I. ERANSKINA
HAUTATUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
HAUTATU EZ DIREN ESKABIDEAK, GUTXIENEKO PUNTUAZIORA HELDU EZ DIRELAKO
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
EZETSITAKO ETA BAZTERTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala