Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2016ko irailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3971

IRAGARKIA, 2016ko abuztuaren 23koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zenbait zehapen-espedientetan jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena jakinarazteko.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan–.

Interesduna Bizkaiko Etxebizitzaren Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85 - 1, 48011, Bilbao) ager daitezke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko; agertu zein ez, BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hileko epea izango dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko administrazio-bidea agortzen baitute.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2016ko abuztuaren 23a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala