Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2016ko irailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3913

AGINDUA, 2016ko uztailaren 20koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Donostiako «Salesianos Donostia» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Gipuzkoa) Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Donostian (Gipuzkoa) dagoen «Salesianos Donostia» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzeko baimena eskatzen duen.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa (martxoaren 12ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2016-2017 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzeko:

Kode-zenbakia: 20004812.

Izen espezifikoa: «Salesianos Donostia».

Titularra: Congregación Salesiana de San Juan Bosco.

Helbidea: Lizardi Bidea, 12.

Udalerria: Donostia.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate 1 gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, honelako edukierakoak:

● unitate 1 urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

● 2 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

● 2 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, 75 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa:

○ «Arotzeria eta altzarigintza» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:

○ «Ibilgailuen mantentze-lanak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateko irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 20a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala