Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2016ko irailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
3840

IRAGARKIA, Euskotreneko komunikazio elektronikoen zerbitzuaren kontrataziorako (datuak eta telefonoa) lizitazio publikoaren esleipenari publizitatea ematen diona.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SAU Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Euskotreneko komunikazio elektronikoen zerbitzuak.

b) Burutzapen/emateko tokia: Euskadi.

c) Burutzapen epea: 2 urte.

d) Loteak: bai, 4.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lote bakoitzerako, lizitazio ondorioetarako (BEZa aparte) urteko gehienezko zenbatekoa honakoa da:

a) 1. lotea: 180.000 euro.

b) 2. lotea: 120.000 euro.

c) 3. lotea: 10.000 euro.

d) 4. lotea: 25.000 euro.

Lehiaketa honen lizitazioaren gehienezko zenbatekoa guztira 1.608.000 eurokoa da (BEZa aparte), hor sartuta kontratuaren urte biko hasiera epea eta egon daitezkeen luzapen biak, baita egon daitezkeen handiagotzeak edo gehienezko aldaketak (% 20raino) ere.

5.– Bermeak: baldintzen pleguen araberakoak.

6.– Esleipena: 2016-07-19.

a) 1. lotea (Komunikazio zerbitzu finkoak): Telefonica de España SAU, 259.800,00 eurogatik (BEZa aparte).

b) 2. lotea (Komunikazio zerbitzu mugikorrak): Vodafone España SAU, 167.216,64 eurogatik (BEZa aparte).

c) 3. lotea (Ontziratutako datu mugikorreko komunikazio zerbitzu erredundantea): Telefónica Móviles España SAU, 14.206,56 eurogatik (BEZa aparte).

d) 4. lotea (Internet korporaziora sartzeko zerbitzua): Sarenet SA, 27.926,40 eurogatik (BEZa aparte).

7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duten enpresek ordainduko dituzte, bakoitzak dagokion partean.

Bilbao, 2016ko abuztuaren 25a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala