Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2016ko irailaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3837

IRAGARKIA, Urdulizko (Bizkaia) CEIP Elortza HLHI handitzeko obren kontratazioaren lizitazioa jakinarazten duena.

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa jasotzeko datuak.

a) Erakundea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia - Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kontratazio Zerbitzua.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua 1, 2. solairua, I gunea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 65 42.

5) Telefaxa: 945 01 83 35.

6) Posta elektronikoa: ghortela@elkarlan.euskadi.eus

7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko irailaren 26an, 13:00etan.

d) Espedientearen zenbakia: CO/11/16.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: obrak.

b) Deskribapena: Urdulizko (Bizkaia) CEIP Elortza HLHI handitzeko obrak.

c) Loterik dagoen eta zenbat lote/zenbat unitate: ez.

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Urdulizko (Bizkaia) CEIP Elortza HLHI.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 15 hilabete, zuinketa aktaren datatik aurrera.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) CPV (nomenklaturako erreferentzia): 45210000-2 Higiezinak eraikitzeko lanak.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Lizitazio elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak: eskaintzak balioesteko hainbat irizpide. Gehienezko puntuazioa 100 puntukoa izango da, honela banakatuta:

• Eskaintza ekonomikoa: 40 puntu.

• Eraikuntza memoria: 40 puntu, azpi-irizpide hauetan zehaztuta:

– Neurri zuzentzaileak, ingurumeneko interferentziak eta afekzioak txikiagotzen dituztenak: 14 puntu.

– Baliabideen antolaketa obran (kokapena eta banaketa): 10 puntu.

– Obra gauzatzeko plangintza: 16 puntu.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 3.462.982,15 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 3.462.982,15 euro. BEZa (% 21) 727.226,25 euro. Guztira: 4.190.208,40 euro.

6.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZa kanpo.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: nahitaezkoa; lizitatzaileak egiaztatu egin beharko du, hauetakoren baten bitartez:

– C taldea, 2. azpitaldea, 5. kategoria.

– C taldea, 2. azpitaldea, F kategoria.

b) Kaudimen ekonomikoa eta finantza mailakoa eta kaudimen tekniko eta profesionala, behar izanez gero: karatularen 29.2 puntuan aurreikusitakoaren arabera egiaztatu beharko dituzte.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko urriaren 3ko 13:00etan.

b) Aurkezteko modalitatea: eskuz.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Erregistro Orokorra.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua 1, 2. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Zenbat enpresari dei egingo zaien eskaintzak aurkezteko (prozedura murriztua): ez.

e) Aldaerak: ez dira onartzen.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Helbidea: Donostia kalea, 1.

b) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

c) Eguna eta ordua:

• C gutun-azala irekitzea: 2016ko urriaren 17ko 12:00ak.

• B gutun-azala irekitzea: 2016ko azaroaren 14ko 12:00ak.

10.– Publizitate-gastuak. EHAAko gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

11.– Iragarkia noiz bidali den Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera: ez da bidali behar.

12.– Bestelako argibideak: ez dago.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 22a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana