Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2016ko irailaren 7a, asteazkena

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3830

AGINDUA, 2016ko irailaren 1ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, Hauteskunde Batzorde Zentralak eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak 2016ko irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako onetsitako akta-ereduak argitaratzen dituena.

Eusko Legebiltzarrerako ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 29.f) artikuluak xedatzen duenez, Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordearen eginkizuna izango da, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak proposatuta, hainbat eredu onestea: eratze-aktenak, boto-kontaketaren aktenak eta boto-kontaketaren saioaren aktarenak, bai hauteskunde-mahaietakoak bai lurralde historikoko hauteskunde-batzordeenak. Hautetsiak izendatzeko akta ere onetsiko du.

Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 19.1.g) artikuluak Hauteskunde Batzorde Zentralari esleitzen dio eskumen hori hauteskunde autonomikoen kasuan.

Hori horrela izanik, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak eta Hauteskunde Batzorde Zentralak akta-ereduak onetsi dituzte, hurrenez hurren, 2016ko uztailaren 11n eta 20an hartutako erabakietan. Beraz, orain horiek argitaratzea dagokio.

Edonola ere, Hauteskunde Batzorde Zentralak hartutako erabakian bada zer azpimarratu; izan ere, hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzko apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuaren eranskinak aldatzen dituen martxoaren 28ko INT/259/2015 Aginduan onetsitako ereduei jarraikiz, beste bi akta gehitzen ditu: bata, Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeko kideek osatutako hauteskunde-mahaiaren eratze-akta, atzerrian dauden ez-egoiliarren boto-kontaketa egiteko; eta bestea, boto horren kontaketa-akta.

Era berean, Estatuko agindu horretan eta Segurtasun Sailak ekainaren 7an onetsitako 90/2016 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz (Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hautestontzi, kabina, boto-paper, bozkatzeko gutun-azal eta hauteskundeetarako gainerako agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak, baita material hori banatzeko prozedura ere, zehazten dituen dekretuaren bigarren aldaketari buruzkoa), Hauteskunde Batzorde Zentralak kontsuletxeetako funtzionarioek erabiliko duten akta eta haren eranskina jaso ditu onetsitako ereduen artean, atzerrian dauden ez-egoiliarren boto-kontaketarako.

Horrenbestez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Agindu honen I. eranskinean argitaratzea Hauteskunde Batzorde Zentralak eta Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak onetsitako akta-ereduak.

Bigarrena.– Eredu horien ezaugarri teknikoak agindu honen II. eranskinean jasota daude.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 1a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

I. ERANSKINA
AKTA-EREDUAK

– EHDM/ 8.1 eredua. Hauteskunde-mahaiaren eratze-akta.

– EHDM/ 8.2 eredua. Hauteskunde-mahaiaren boto-kontaketaren behin-behineko jakinarazpena.

– EHDM/ 8.3 eredua. Hauteskunde-mahaiaren bilkura-akta.

– EHEG/ 9.1 eredua. Hauteskunde Batzordearen eratze-akta boto-kontaketa orokorrerako.

– EHEG/ 9.2 eredua. Boto-kontaketa orokorraren akta.

– EHEG/ 9.3 eredua. Boto-kontaketa orokorraren saioaren akta.

– EHEG/ 9.4 eredua. Boto-kontaketa orokorraren aldarrikatze-akta.

– EHEG/ 9.6 eredua. Atzerrian dauden ez egoiliarren boto kontaketarako hauteskunde-mahaiaren eratze akta.

– EHEG/ 9.7 eredua. Atzerrian dauden ez egoiliarren boto-kontaketaren akta.

– EHAF/ 10.1 eredua. Kontsuletxeko funtzionarioentzako akta.

– EHAF/ 10.2 eredua. Kontsul-aktaren eranskina.

II. ERANSKINA
EZAUGARRI TEKNIKOAK

– EHDM/ 8.1. Hauteskunde-mahaiaren eratze-akta

Ezaugarriak:

Azalerako eta kontrazalerako papera: Offset paper zuria, PEFC edo FSC ziurtapena duena.

Barruko orrietarako paper kimiko autokopiagarria.

Kolorea eta tonalitatea: zuria, edozein tonalitatetan.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-3, 297 x 420 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: azala eta kontrazala, 90 g/m²; barruko lehen orria, 56 g/m²; erdiko orriak, 53 g/m2; eta barruko azken orria, 57 g/m2.

Inprimaketa eta tinta: Helvetica letra-tipoan inprimatzea, tinta beltzean, alde bakarretik, sei orriko liburuxkan, azal inprimatuarekin eta kontrazalarekin.

Testu elebiduna: Bold edo lodia euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazko testurako. Biak letra-tamaina berean.

– EHDM / 8.2. Hauteskunde-mahaiaren boto-kontaketaren behin-behineko jakinarazpena

Ezaugarriak:

Azalerako eta kontrazalerako papera: Offset paper zuria, PEFC edo FSC ziurtapena duena.

Barruko orrietarako paper kimiko autokopiagarria.

Kolorea eta tonalitatea: zuria, edozein tonalitate.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Gutxi gorabeherako gramajea: azala eta kontrazala, 90 g/m²; barruko lehen orria, 56 g/m²; erdiko orriak, 53 g/m2; eta barruko azken orria, 57 g/m2.

Inprimatze-lanak: Helvetica letra-tipoan inprimatzea, tinta beltzean, alde bakarretik, sei orriko liburuxkan, azal inprimatuarekin eta kontrazalarekin.

Testu elebiduna: Bold edo lodia euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazko testurako. Biak letra-tamaina berean.

– EHDM/ 8.3. Hauteskunde-mahaiaren eratze-akta

– EHEG/ 9.1. Hauteskunde Batzordearen eratze-akta boto-kontaketa orokorrerako

Ezaugarriak:

Kolorea eta tonalitatea: zuria, edozein tonalitate.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Inprimatze-lanak: Helvetica letra-tipoan inprimatzea, tinta beltzean, alde bakarretik.

Testu elebiduna: Bold edo lodia euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazko testurako. Biak letra-tamaina berean.

Ezaugarriak formatu elektronikoan:

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

– EHEG/ 9.2. Boto-kontaketa orokorraren akta

Ezaugarriak:

Kolorea eta tonalitatea: zuria, edozein tonalitate.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Inprimatze-lanak: Helvetica letra-tipoan inprimatzea, tinta beltzean, alde bakarretik.

Testu elebiduna: Bold edo lodia euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazko testurako. Biak letra-tamaina berean.

Ezaugarriak formatu elektronikoan:

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

– EHEG/ 9.3. Boto-kontaketa orokorraren saioaren akta

Ezaugarriak:

Kolorea eta tonalitatea: zuria, edozein tonalitate.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Inrpimatze-lanak: Helvetica letra-tipoan inprimatzea, tinta beltzean, alde bakarretik.

Testu elebiduna: Bold edo lodia euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazko testurako. Biak letra-tamaina berean.

Ezaugarriak formatu elektronikoan:

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

– EHEG/ 9.4. Boto-kontaketa orokorraren aldarrikatze-akta

Ezaugarriak:

Kolorea eta tonalitatea: zuria, edozein tonalitatetan.

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-3, 297 x 420 mm.

Inprimatze-lanak: Helvetica letra-tipoan inprimatzea, tinta beltzean, alde bakarretik.

Testu elebiduna: Bold edo lodia euskarazko testurako. Roman edo normala gaztelaniazko testurako. Biak letra-tamaina berean.

Ezaugarriak formatu elektronikoan:

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

– EHEG/ 9.6. Atzerrian dauden ez-egoiliarren boto-kontaketarako hauteskunde-mahaiaren eratze-akta

Ezaugarriak formatu elektronikoan:

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

– EHEG/ 9.7. Atzerrian dauden ez-egoiliarren boto-kontaketaren akta

Ezaugarriak formatu elektronikoan:

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

– EHAF/ 10.1. Kontsuletxeko funtzionarioentzako akta (AEHE botoa)

Ezaugarriak formatu elektronikoan:

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

– EHAF/ 10.2. Kontsul-aktaren eranskina (AEHE botoa)

Ezaugarriak formatu elektronikoan:

Gutxi gorabeherako neurriak: UNE A-4, 210 x 297 mm.

Azterketa dokumentala