Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2016ko irailaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3775

IRAGARKIA, SAN-01A001-18-2016 zehapen-espedientearen gaineko prozeduraren instrukzio-egileak, 2016ko uztailaren 8an emandako ebazpen-proposamena jakinaraztekoa.

Aipatutako ebazpen-proposamena jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betez (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea), iragarki hau argitaratzen da.

Beraz, iragarki honen bidez, jakinarazten da Reparaciones de Electrodomésticos enpresari irekitako SAN-01A001-18-2016 zehapen-prozeduran ebazpen-proposamena eman dela 2016ko uztailaren 8an. Ebazpen horren arabera, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.4.e) artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egin izana egozten zaio.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunek 15 eguneko epea dute Kontsumobiden agertzeko (Santiago etorbidea 11, Vitoria-Gasteiz), ebazpen-proposamenaren eduki osoaren berri jakiteko, eta egoki iritzitako alegazio guztiak egiteko.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakin dezan eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 9a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala