Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2016ko abuztuaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3702

IRAGARKIA, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (325/2016 arrunta prozedura) interesdun izan litezkeenak epatzeko dena. Errekurtso hori Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak emandako 2016ko apirilaren 12ko Ebazpenaren kontra jarri da, eta, zeharka, 315/1994 Dekretuaren aurka, eta, funtzio publikoan sartzeko gehieneko adina erregulatzeari dagokionez, besteak beste, 120/2010 Dekretuaren bitartez egindako aldaketen aurka.

Aurrekariak: goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (325/2016 arrunta prozedura) jarri zen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 12ko Ebazpenako bigarren oinarriko c letraren aurka, eta, zeharka, 315/1994 Dekretuaren eta Funtzio Publikoan sartzeko gehieneko adina erregulatzeari dagokionez, besteak beste, 120/2010 Dekretuaren bitartez egindako aldaketen aurka. Ebazpen horrek Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako deialdia egiten du.

Espediente zk.: AAP 295/2016-IX.

Iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 29ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betez (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014ko Legeak aldatua). Interesdunek aipatutako prozedura judizialean agertzeko eta pertsonatzeko bederatzi eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Arkauti, 2016ko uztailaren 28a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala