Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2016ko abuztuaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3689

IRAGARKIA, 17/2016 zehapen-prozeduran espedientearen instruktoreak hartutako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da Sala Kubik (Alaba Jeneralaren kalea 5, Vitoria-Gasteiz) establezimenduaren titular den Borobila Ekoizpenak enpresari ebazpen-proposamen horren berri ematea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da.

Horrenbestez, jakinarazten zaio 2016ko ekainaren 24an zehapen-espedientea ebazteko ebazpen-proposamena hartu dela, osasun-arloko arau-hauste bat (tabakoa) egin baita.

Legezko ohartarazpenak:

– Jakinarazten zaio ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 15 egun balioduneko epea duela, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, espedientearen edukia aztertzeko eta han dauden dokumentuen kopiak eskuratzeko. Espedientea eskuragarri dago Osasun Sailaren lurralde-ordezkaritza honetan: Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz (Araba).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz ematen da ebazpenaren berri, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

Jakinarazpen honek dies a quo ondorioak izango ditu, epe-zenbaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 26a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala