Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2016ko abuztuaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3686

IRAGARKIA, 05/2016 zehapen-prozeduran espedientearen instruktoreak egindako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da Bar Distrito Zero (Madre Vedruna kalea 18, Vitoria-Gasteiz) establezimenduaren titular den Miguel Sánchez Hernández jaunari aipatu ebazpena jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da.

Horrenbestez, jakinarazten zaio osasun-arloko arau-hauste bat (tabakoa) egiteagatik irekitako zehapen-espedientean ebazpen-proposamena eman dela, 2016ko maiatzaren 26an.

LEGEZKO OHARRAK

– Jakinarazten zaio ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 15 egun balioduneko epea duela, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, espedientearen edukia aztertzeko eta han dauden dokumentuen kopiak eskuratzeko. Espedientea eskuragarri dago Osasun Sailaren Lurralde Ordezkaritzan, helbide honetan: Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz (Araba).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

Jakinarazpen honek dies a quo ondorioak izango ditu epe-zenbaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 20a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala