Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2016ko abuztuaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3682

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 102/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bergarako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 102/2016 prozeduran, epaia eman da. Prozedura hori Nerea Echeverria Castro-k eskatuta hasi da, Isaias Rodriguez Lopez-en aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

88/2016 EPAIA

Epailea: Maria Angela Rodriguez-Monsalve Navarro.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamaseiko uztailaren hamabosta.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Nerea Ariño Delgado prokuradoreak Nerea Echeverria Castro-ren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Isaias Rodriguez Lopez-en aurkakoa. Horrenbestez, hau erabakitzen dut: Nerea Echeverria Castro-ren eta Isaias Rodriguez Lopez-en arteko ezkontza deseginda geratzen da, dibortzioa dela-eta. Errebokatuta geratzen dira ezkontide batek besteari emandako ahalak, eta bertan behera uzten da etxe-ahalaz baliatuz ezkontideetako baten ondasun pribatiboak lotetsi ahal izateko aukera.

Kausa hau izapidetzean sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: A. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta Isaias Rodriguez Lopez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko uztailaren hamabostean.

Idazkaria.


Azterketa dokumentala