Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2016ko abuztuaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3549

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 29koa, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita informazio publikoa eskuratzeko euskal batzordearen dekretu-proiektua.

Herri Administrazio eta Justizia Sailak informazio publikoa eskuratzeko euskal batzordearen dekretu-proiektu bat prestatu du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean araututakoaren arabera izapidetzen ari da.

Hartarako, lege-erregulazio hori betez, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak 2016ko uztailaren 27ko Agindua eman zuen, zeinak aurreproiektua prestatzeko prozedurari hasiera eman baitzion; horrez gain, 2016ko uztailaren 28ko Agindua ere eman zuen, testu artikulatua idatzi ondoren proiektua aldez aurretik onartzeari buruzkoa.

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat etorriz, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea bete beharko dute, eta, xedapenen izaera dela-eta hala komeni denean, jendaurrean jarriko dira, aztergai dugun kasu honetan gertatzen den moduan.

Xede horretarako, informazio publikoa eskuratzeko euskal batzordearen dekretu-proiektuak jendaurrean jartzeko izapidea beteko du hogei egun balioduneko epez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutakoagatik, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 18.b) artikuluan xedatutakoa betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea informazio publikoa eskuratzeko euskal batzordearen dekretu-proiektua, hogei egun balioduneko epez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, adierazitako dekretu-aurreproiektuaren edukia eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean (euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 29a.

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria,

JAVIER BIKANDI IRAZABAL.


Azterketa dokumentala