Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2016ko abuztuaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3502

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 379/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa 379/2015.

Demandatzailea: Enrique Angel Valdivieso Santos.

Abokatua: Heraclio Echeverria Irigoyen.

Prokuradorea: Jose Alberto Amilibia Mugica.

Demandatua: Maria Das Dores De Jesus.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-02-15ean. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut Amilibia prokuradoreak Enrique Valdivieso Santosen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, eta, hala, dibortzioz desegitea erabakitzen da bien arteko ezkontza, 2010eko ekainaren 29koa. Deklarazio honek legezko ondorio guztiak izango ditu, eta ez da adierazpenik egingo autoetan sortutako gastuak ordaintzeari dagokionez.

Ebazpen hau irmoa denean, bidal bedi dagokion Erregistro Zibilera –auzilarien ezkontza inskribatuta dagoen erregistrora–, zuzenbidean dagozkion helburuak izan ditzan.

Maria Das Dores De Jesus demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2016ko apirilaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala