Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2016ko abuztuaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3497

ERABAKIA, 2016ko uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Datuak Babesteko Segurtasun Batzordea kendu eta Informazioaren Segurtasunerako eta Datu Pertsonalak Babesteko Batzorde berria ezartzeko dena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan.

2003ko martxoaren 28an eman zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazioko Kontseiluaren Erabakia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Datuak Babesteko Segurtasun Batzordea sortu eta haren zereginak ezartzekoa.

Geroago, 2007ko urtarrilaren 24an eta 2009ko urriaren 6an, batzorde horren egitura egokitu eta zabaldu egin zen, zuzendariordetzen izen berriak jaso eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zerbitzu Zentraletako guztiak batzordean sartuz, datu-babesaren gaian arlo korporatibo guztiak inplikatu ahal izateko.

Gaur egun, aurreko aldaketak eragin zituzten arrazoi berberak daude; hala, zuzendariordetzen izendapen-aldaketak eta Zuzendaritza Nagusiko Aholkularitza Juridikoko Batzordean ordezkaritza nahikoa ez dela uste izateak, non Batzordeko idazkaritza soilik zegokion, eskatzen dute beste aldaketa bat egitea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Datuak Babesteko Segurtasun Batzordearen eraketan.

Bestalde, aurrekoari gehitu behar zaio indarrean sartu izana urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretua, Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duena; arau horren xedea da bitarteko elektronikoen erabileran segurtasun-politika baten printzipioak eta betekizunak ezartzea, administrazio publikoetan informazioa egoki babesteko.

Aipatu errege-dekretuak behartzen gaitu administrazio elektronikoaren eremuko segurtasun-politika betetzera, zeina, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan, bilera honetan bertan ezarri baita administrazio-kontseilu honen aurreko erabaki bidez; beraz, pentsatu da egokia dela datuen babesaren esparruan dauden sinergiak baliatu, eta kide anitzeko organo bakar bati –Informazioaren Segurtasunerako eta Datu Pertsonalak Babesteko Batzordea deiturikoari– esleitzea administrazio elektronikoaren esparruan zein datu pertsonalak babestearen eremuan segurtasun-politika betetzen dela zaintzeko eginkizunak.

Eta, horrenbestez, azaldutakoaren arabera, Administrazio Batzorde honek, adierazitakoa behar bezala betetzeko eta erakunde publikoaren estatutu sozialetako 8.5 artikuluak esleitzen dizkion eskumenen indarrez, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Kentzea egun dagoen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Datuak Babesteko Segurtasun Batzordea.

Bigarrena.– Informazioaren Segurtasunerako eta Datu Pertsonalak Babesteko Batzordea sortzea.

Hirugarrena.– Ezartzea Informazioaren Segurtasunerako eta Datu Pertsonalak Babesteko Batzordearen organigrama honako hau izango dela:

(Ikus .PDF)

Erabaki honek hartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, kontuan hartu gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian noiz argitaratzen den eta batzorderako izendatutako kideei jakinarazpena noiz egiten zaien.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 18a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala