Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2016ko abuztuaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3492

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 16koa, Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2016. urteko ediziorako onartutako proiektuen zerrenda ezagutzera ematen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko abenduaren 10eko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2016. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko deia egiten die garapen-lankidetzarako entitateei. Agindu hori 2015eko abenduaren 17an eman zen argitara EHAAn.

Agindu horren 8.1 artikuluan xedaturikoa betez, Batzordearen aurretiko hautaketa-proposamena ikusi eta gero, Gazteria eta Kiroletako zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2016. urteko ediziorako aurkezturiko proiektuak onartzen dituen Ebazpena eman zuen 2016ko urtarrilaren 29an.

Gazteria eta Kiroletako zuzendariaren Ebazpenaren berri emango zaie banan-banan interesdun guztiei. Horrez gain, Aginduaren 8.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, entitate onuradunen zerrenda agertuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak horren berri izan dezan.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2016. urteko ediziorako onartutako proiektuen eta profilen zerrenda (ikus eranskina), zabalkunde osoa izan dezan.Proiektu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2016. urteko ediziorako aurkeztu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko garapen-lankidetzarako entitateek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko abenduaren 10eko Aginduaren babespean (2015eko abenduaren 17ko EHAA).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 16a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala