Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2016ko abuztuaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3489

AGINDUA, 2016ko uztailaren 26koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinarekin ebazten baitira 2016ko ekitaldiko Euskal Merkataritzako Sariak.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduaren 9. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (2011ko martxoaren 28ko EHAA, 60. zk.), zeinen bidez arautzen baitira Euskal Merkataritzako Sariak; ikusirik Merkataritzako zuzendariaren 2016ko apirilaren 21eko Ebazpena (2016ko maiatzaren 18ko EHAA, 93. zk.), zeinen bidez argitara ematen baita 2016ko ekitaldiko Euskal Merkataritzako Sariak emateko deialdia, eta horretarako izendatutako Epaimahai Kalifikatzailearen proposamena ezaguturik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2016ko ekitaldiko Euskal Merkataritzako Sariak ematea, kategoria bakoitzean, honako hauei:

– Enpresa lankidetza: Mamia.

– Merkataritza berrikuntza: Pastelerías Aramendia.

– Lanbide ibilbidea: Gerardo González Baragaíla, BOXen sortze-lanetako burua eta jabetariko bat.

– Hiri-inguruneen dinamizazioa: La Moderna Urdaitegi Alemaniarra.

Bigarrena.– 2011ko martxoaren 16ko Aginduan ezarritakoarekin bat, onuradunek aipamen edo errekonozimendu publikoa jasoko dute, hartarako deitutako ekitaldian.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren aurrean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 26a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala