Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2016ko abuztuaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3488

AGINDUA, 2016ko uztailaren 26koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baitira 2016ko ekitaldiko Euskal Turismo Sariak.

Euskal Turismo Sariak arautzen dituen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko maiatzaren 7ko Aginduaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera (2014ko maiatzaren 14ko EHAA, 89 zk.), Euskal Turismo Sariak emateko 2016ko ekitaldiko deialdia egiten duen Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2016ko maiatzaren 25eko Ebazpena ikusita (2016ko maiatzaren 30eko EHAA, 101. zk.) eta Epaimahai Kalifikatzaileak sariak emateko egindako proposamena ezagutu ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.–

1.– Epaimahai Kalifikatzaileak egindako proposamena ikusita, Euskal Turismo Sariak, 2016ko ekitaldikoak, honako hauei ematea:

– Kategoria: Berrikuntza Bultzatzea. Saria honakoari eman zaio: Loizaga Dorrea. Miguel de la Vía Bilduma.

– Kategoria: Lehiakortasuna bere jarduera-sektorean. Saria honakoari eman zaio: Santa Katalina Lorategi Botanikoa.

– Kategoria: Ibilbide profesionala. Saria honakoari eman zaio: Juan Mari del Hoyo. Azul Marino Bidaiak.

2.– Halaber, epaimahaiak erabaki du, salbuespenez, aitorpen berezia ematea, 2016 urte honetan, Donosti Cup-i, bere 25. urteurrena dela-eta.

3.– 2014ko maiatzaren 7ko aipatu Aginduaz ezarritakoarekin bat etorriaz jasoko dute erakunde onuradunek errekonozimendu publikoa, hain justu ere hartarako deitutako ekitaldian.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren aurrean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 26a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala