Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2016ko abuztuaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3487

EBAZPENA, 2016ko abuztuaren 3koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, argitara ematen dira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bitartez oposizio-lehiaketan gainditu duten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, baita espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu duten izangaien behin betiko zerrendak ere.

2016ko otsailaren 5eko Aginduaren (EHAA, 2016ko otsailaren 9koa) bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarenaz, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurak deitu ziren, baita aipatutako kidegoko funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2016ko uztailaren 26ko Ebazpenaren bitartez, argitara eman ziren oposizio-lehiaketa gainditu duten hautatutako izangaien behin-behineko zerrendak; era berean, hiru egun balioduneko epea eman zen, akatsak egonez gero, erreklamazioak jartzeko.

Egindako erreklamazioak aztertu ondoren eta aipatutako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren 10.3.2 eta 23.3 artikuluetan xedatutakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea I. eranskinean, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan hautatuak izan diren izangaien behin betiko zerrendak, eta II. eranskinean espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu duten zangaien behin betiko zerrendak.

Bigarrena.– Hautatuak izan diren izangaien behin betiko zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, bai eta Interneteko helbide hauetan ere, interesdunei jakinarazteari begira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2016. Bigarren Hezkuntza») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

Hirugarrena.– Hogei egun naturaleko epea irekitzea hautatutzat jotako izangaiek dokumentuak aurkeztu ditzaten. 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren hamaikagarren oinarrian azaltzen da zein agiri aurkeztu behar dituzten. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen agiriok aurkezteko epea.

Ezarritako epean, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiririk aurkezten ez duten izangaiek, edo agiri horien azterketatik aipatutako Aginduaren bigarren oinarrian adierazitako baldintzetariko baten jabe ez direla ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko dituzte, hasierako eskabidean faltsukeria egin izanagatik merezi dezaketen erantzukizunaren kaltetan izan gabe.

Halaber, espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu duten behin betiko izangaiek, aipatutako hogei egun naturaleko epean, aurkeztuko dute 23.4 artikuluan azaltzen den dokumentazioa.

Laugarrena.– Izangai hautatuek ez dute praktikaldirik egin beharko baldin eta egiaztatzen badute irakasleen kidego batean karrerako funtzionario gisa gutxienez ikasturte batean zerbitzuak eman dituela, edo goragoko talde bateko kidegoetara iristeko prozeduraren bidez sartzen badira. Kasu horietan, izangaiek aukeratu dezakete praktikaldia egitea (hori ez da ebaluatuko) edo, karrerako funtzionario izendatu arte, haien jatorrizko kidegoan jarraitzea.

Idatziz adierazi beharko dute beraien aukera; idatzia bidali beharko diote Langileak Kudeatzeko zuzendariari, bost laneguneko epean, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bosgarrena.– Argitaratzea izangai ordezkoen zerrenda, hautatuen zerrendakide-kopuru bera izango duena, aurkez daitezkeen errekurtsoak onetsiz gero, edo hautatze-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egin izanagatik, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren aurrean, 2016ko abuztuaren 20a baino lehenago, hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen badu edo.

Aipatutako zerrenda argitaratuko da honako helbideetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2016. Bigarren Hezkuntza») eta http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

Seigarrena.– Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 3a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala