Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2016ko abuztuaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3440

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 30ekoa, zeinaren bidez Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren 2016ko otsailaren 9ko Ebazpena aldatzen baita. 2016ko otsailaren 9ko ebazpen horren bidez, laguntzak ematen dira Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzat eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzat.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko maiatzaren 6ko Aginduaren bidez (maiatzaren 14ko EHAA), laguntzak ezartzen dira Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzat eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzat.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren 2016ko otsailaren 9ko Ebazpenaren bidez (otsailaren 29ko EHAA), laguntzak ematen dira Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzat eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzat.

Ebazpen horren aurka, zenbait elkartek gora jotzeko errekurtsoa jarri dute, eta horietako hiru baietsi egin dira.

Hori oinarri hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ebazpen honen eranskinean zehazten diren laguntzak ematea Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteei eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteei, 2015. urteko euren jarduerak finantzatzeko. Laguntzak bi ordainketa-aginduren bidez ordainduko dira:

a) Lehenengoa, diru-laguntzaren % 75, emandako laguntza onartu ondoren.

b) Gainerako % 25a, ordea, «Gastuaren justifikazioa» izeneko inprimaki normalizatua behar bezala beteta aurkeztean ordainduko da, 15 eguneko epean. Inprimaki horrekin batera, onartutako diru-laguntzako edo gehiagoko ordainagiriak aurkeztu beharko dira.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 30a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala