Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2016ko abuztuaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3434

414/2016 EBAZPENA, 2016ko ekainaren 27koa, Araba ESIko zuzendari kudeatzailearena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Erakunde Sanitario Integratuko Kardiologiako Zerbitzuko buruaren lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko dei egiten da.

Araba ESIn Kardiologiako Zerbitzuko buruaren lanpostua betetzeko beharra dago. Hori dela eta, aintzat hartuta zer adierazten den Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 8/1997 legearen hirugarren arau komunari dagokion 28. artikuluan, Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1/2016 Jarraibidean –Zerbitzuetako buruzagitza eta Atal medikoak betetzearen ingurukoa–, 2005eko uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituena, eta 1997ko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan, Zuzendaritza Gerentzia honek lanpostu hori lehiaketa bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du, honako oinarrien arabera:

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan edo estatutupeko langile finkoa izatea Osasun Sistema Nazionaleko Erakunde Sanitarioetan, eta jarduneko zerbitzuan egotea edo eskainitako lanpostuaren lanbide-talde berari dagokion kategoria bateko lanpostua erreserbatzea dakarren beste egoera batean egotea.

b) A1 talde profesionalaren titulua izatea: Medikuntzan lizentziatua, Laneko medikuntzako espezialitatea.

c) Fakultatibo Espezialista kardiologiako medikua: kardiologia espezialitatea eginkizunetan gutxienez lau urteko lan-esperientzia izatea.

2.– Merezimenduen baremoa (gehienez, 66 puntu).

Honako ebazpenaren I. eranskinean jasotako baremoaren arabera egingo da.

Merezimenduen balorazioak honako fase hauek izango ditu:

2.1.– Proiektua eta haren defentsa (gehienez, 30 puntu).

2.2.– Merezimenduen balorazioa (gehienez, 30 puntu).

2.3.– Euskararen ezagutza (gehienez, 6 puntu).

3.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea z.g. 01009 Vitoria-Gasteiz) aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, dagozkion buletin ofizialetan deialdiaren Ebazpena azkenengoz argitaratu den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Horiek aurkezteko beste modu bat ere badago, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) 38.4 artikuluan adierazitakoa, alegia.

Interesdunek Araba ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiak eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera. Dokumentazioa honako hauek osatuko dute:

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

b) Funtzionario edo estatutupeko langile-izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

c) Eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua (Lanpostu Funtzionalen Dekretuaren arabera).

d) Egindako zerbitzuen gaineko eguneratutako jatorrizko egiaztagiriak, buletinetan deialdiaren azken iragarpena egin zeneko kategoria zehaztuz.

e) Bete nahi den Zerbitzua Kudeatzeko Memoria Proiektua.

f) Merezimendu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

4.– Balorazio Batzordea.

Zuzendaritza Gerentziak Balorazio Batzordeko titularrak eta ordezkoak izendatuko ditu. Horietako bakoitzak modu indibidualean jardungo du, zuzendari medikoaren gidaritzapean. Hona hemen batzordea osatzen dutenak: Zuzendariorde medikoa edo Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzu Korporatiboko burua; Pertsonaleko zuzendaria (idazkaria izango da, hitzarekin eta boto eskubidearekin); hiru batzordekide –bat IVAPek izendatua–, izangaiei eskatzen zaien tituluaren jabeak hirurak, eta horrez gain, estatutupeko langile finkoak, karrerako funtzionarioak edo lan-kontratudun finkoak direnak (betiere, deialdiko lanpostu funtzionalaren maila hierarkiko bera edo hortik gorakoa badute).

Balorazio Batzordeko kideak modu indibidualean arituko dira bertan, eta esku hartzeari uko egin beharko diote –deialdia egiten duen agintaritzari jakinarazita– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. artikuluan adierazitako egoeretan. Kasu horietan ere, prozesuan parte hartzen duten pertsonek, edozein unean, ezezpena eman ahalko dute, aipatutako lege-testuaren 29. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Era berean, Balorazio Batzordeak bere jarduna aipatutako 30/1992 Legearen 22tik 27ra bitarteko artikuluetan zehaztutako arauei egokituko du.

Balorazio Batzordeko kide guztiek hitza eta botoa izango dute. Akordioak botoen gehiengoarekin onartuko dira eta horretarako idatzitzako aktan jasoko dira.

Epaimahaiaren saio bakoitzeko akta bat egingo da, bertan adierazita hautagaien izenak, baremazio-irizpideak, balorazio-batzordeko kide bakoitzak merezimenduen baremoko atal bakoitzean emandako puntuazioak, baita guztira emandakoa ere.

Era berean, deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak ere jasoko dira, hala badagokio.

5.– Hautatzeko prozedura.

Epaimahaiak dokumentazioa baloratu behar du, betiere hautagaiek behar den epean eta moduan aurkeztu badute.

Aldiz, ez dira baloratuko, inondik inora ere, deialdiaren azken Iragarkia buletin ofizialetan argitaratu ostean aurkezten diren merezimenduak, eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak.

Hona hemen prozesuaren faseak:

● Zuzendari kudeatzaileak ebazpena ematea, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda ezagutzera emateko behin eskabide aurkezteko epea amaituta, eta horrez gain, Osakidetzaren web orrian argitaratzea.

Argitalpen horretan agertutakoak zuzentzeko eskatu ahal izango da, eta/edo horien aurkako erreklamazioa jarri, hamar egun baliodunetan.

● Zuzendari kudeatzaileak ebazpena ematea, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda ezagutzera emateko, eta horrez gain, Osakidetzako web orrian argitaratzea.

● Zuzendari kudeatzaileak ebazpena ematea, Balorazio batzordeko kideak izendatzeko. Osakidetzaren web orrian argitaratuko da, kudeaketa proiektuen defentsa egiteko jarritako aurreneko saio publikoaren eguna baino hamar egun lehenago, gutxienez.

● Izendapen proposamenak edo hutsik uzteko adierazpena, proiektuak eta curriculumeko merezimenduak aztertu ondoren.

Hautagaiek Balorazio Batzordearen eskutik jasoko dute deia memoria aurkeztu duteneko kudeaketa proiektuaren defentsa publikoa egiteko, gutxienez hamar egun lehenago. Deialdi horretan hautagaiei zer egun, ordu eta lekutan agertu beharra daukaten esango zaie, eta Osakidetzaren web orrian ere iragarki bat jarriko da.

Hautagaien azalpen publikoa amaitu ondoren, Balorazio Batzordeak hautagai bakoitza puntuatuko du, deialdiaren oinarrietan aurreikusitakoaren arabera.

Balorazio Batzordearen aktak zehatz-mehatz jaso beharko du Epaimahaiko kideek hautagai bakoitzari baremoaren atal bakoitzean emandako puntuazioa, bai eta Epaimahaiak ematen dien azkeneko puntuazioa ere. Era berean, aktan jasoko da epaimahaiak hautagai bakoitzak aurkeztutako zerbitzuaren kudeaketako memoria-proiektuari eta egindako azalpen publikoari puntuazioa emateko oinarri izan dituen alderdien inguruko azalpen labur bat eta baita beste ataletako puntuen esleipen xehea ere.

Deitutako postua eskuratzeko beharrezkoa den gutxieneko puntuazioa prozesu osoaren gehieneko puntuazioaren erdia izango da, beraz, proiektuaren eta haren defentsaren balorazio atalari emandako puntuen erdiak.

Hautagaien balorazioa eginda, eta haren arabera, proposamena gora bideratuko da, dagokion izendapena formalizatzeko.

Balorazio Batzordeak lanpostua hutsik uztea proposatu dezake, aurretik arrazoitutako txostena osatuta, baldin eta eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten edo gutxieneko puntuaziora heltzen diren hautagaiak ez badaude.

Proposamen hori Osakidetzaren web orrian argitaratuko da.

6.– Prozedura amaitzeko Ebazpena.

Interesdunei izendapena egiteko Ebazpenaren berri emango zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web orrian argitaratuko da.

7.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 27a.

Arabako unibertsitate ospitaleko zuzendari gerentea,

JESÚS LARRAÑAGA GARITANO.

ERANSKINA

Merezimenduen baremoa (gehienez, 66 puntu)

Merezimenduen balorazioak honako fase hauek izango ditu:

I.– Proiektua eta bere defentsa (gehienez, 30 puntu).

Hautagaiek dagokion Atalaren antolaketaren eta funtzionamenduaren memoria-proiektu bat aurkeztu beharko dute, baita azalpen publikoa egin epaimahai kalifikatzailearen aurrean eta epaimahaikideek galdetutakoei erantzun ere.

Fase honen puntuazioa bi ataletan xehatzen da:

a) Aurkeztutako zerbitzuaren kudeaketako memoria-proiektuaren edukiaren balorazioa (gehienez, 15 puntu).

Kudeaketako memoria-proiektuak, gutxienez, honako atal hauek garatu beharko ditu: deitutako lanpostuaren ezaugarrien arabera, dei egiten duen agintariak ezarriko du deialdiaren Ebazpeneko a.1), a.2) eta a.3) ataletan zein den gehieneko puntuazioa:

a.1.– Antolaketa- eta kudeaketa-atala:

Zerbitzu/atalaren organigrama, batetik, buruzagitza-lanpostuaren funtzioak eta, bestetik, hari atxikiriko gainontzeko lanpostuen funtzioak adierazita.

Zerbitzu/atalak eta erakunde bereko beste zerbitzuek elkarren artean duten harremana.

Buruzagitza/atalaren kudeaketa-plana, hobekuntzako arloak antolatzeko, aztertzeko eta detektatzeko helburuak zehaztuta, eta horiek lortzeko behar diren neurri egokiak identifikatuta. Eta horrekin batera, esleitutako giza baliabideak, materialak eta ekonomikoak eraginkortasunez erabiltzeko konpromiso edo plana.

a.2.– Asistentziari buruzko atala:

Zerbitzu asistentzialen zorroaren deskribapena.

Adierazle eta helburu asistentzialak ezartzea, horien jarraipena eta ebaluazioa etengabe egiteko sistemarekin batera.

a.3.– Irakaskuntzaren eta Ikerkuntzaren atala:

Zerbitzu/atalean irakaskuntzaren planifikazioa ezartzea.

b) Memoria-proiektuaren azalpen publikoa Balorazio Batzordearen aurrean (gehienez, 15 puntu).

Proiektuaren jendaurreko azalpena baloratzerakoan, Memoria-proiektua defendatzeko izandako argitasun eta laburtasuna hartuko dira kontuan, baita haren arlo garrantzitsuenak azaltzeko gaitasuna ere. Saioko aktan hautagai ororen gainean kide bakoitzak emandako puntuen justifikazioa agertu beharko da, eta hor ere proiektua defendatutakoan azaldutako argitasuna eta laburtasuna baloratuko dira, baita haren arlo garrantzitsuenak azaltzeko gaitasuna ere.

II.– Merezimenduen balorazioa (gehienez, 30 puntu).

Puntuazioa honela banatuko da:

II.1.– Lan-esperientzia (gehienez, 13 puntu).

Dagokion espezialitatean fakultatibo gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,0500 puntu.

Dagokion espezialitatean atalburu gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.

Dagokion espezialitatean zerbitzuburu gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

Osasun arloko administrazio publikoen zuzendari gisa edo Zuzendariorde mediko gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

Kontuan hartuko dira, lan-esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuetako edo edozein administrazio publikotako zerbitzu-erakundeetan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko gainontzeko estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan emandakoak ere.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

II.2.– Prestakuntza, irakaskuntza eta ezagutzaren hedapena (gehienez, 17 puntu).

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

II.2.1.– Prestakuntza kudeaketa arloan (gehienez, 3 puntu).

Osasun-kudeaketarekin lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:

● 20-30 ordu: 0,2000 puntu.

● 31-50 ordu: 0,3000 puntu.

● 51-100 ordu: 0,4000 puntu.

● 101-200 ordu: 0,5000 puntu.

● 200 ordutik gora: 1,2500 puntu.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita Osakidetzak edo edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

II.2.2.– Espezialitateko etengabeko prestakuntza (gehienez, 3 puntu).

Dagokion lanpostuaren espezialitatearekin lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:

20-30 ordu: 0,2000 puntu.

31-50 ordu: 0,3000 puntu.

51-100 ordu: 0,4000 puntu.

101-200 ordu: 0,5000 puntu.

200 ordutik gora: 1,2500 puntu.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

II.2.3.– Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):

• Doktorea: 3 puntu.

• Cum laude doktorea: 4 puntu.

• Graduondoko masterra: 2 puntu.

• Unibertsitate-aditua edo -espezialista: 1 puntu.

• Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 1 puntu.

• Doktoretza-ikastaroak: doktoretza-ikastaroetako bikain edo ohorezko matrikula bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,1000 puntu.

Doktore titulua, cum laude doktore titulua, ikertzeko nahikotasuna edo ikasketa aurreratuetako diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroak ez dira baloratuko.

II.2.4.– Jarduera zientifikoa (gehienez, 3 puntu).

Dagokion espezialitatearekin lotutako lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak edo komunikazioak aurkezteagatik, eta hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

● Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,2500 puntu.

● Estatuko txosten bakoitzeko: 1,000 puntu.

● Nazioarteko txosten bakoitzeko: 1,500 puntu.

● Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,1500 puntu.

● Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,6000 puntu.

● Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,0000 puntu.

● Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,2000 puntu.

● Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 0,7500 puntu.

● Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 1,2500 puntu.

● Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 1,0000 puntu.

● Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.

● Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

● Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

● Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 1,0000 puntu.

● Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.

● Tesinako: 1,5000 puntu.

II.2.5.– Irakaskuntzako jarduera (gehienez, 3 puntu).

● Medikuntza Fakultateko katedraduna, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 1,0000 puntu.

● Medikuntza Fakultateko irakasle titularra, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.

● Medikuntza Fakultateko irakasle elkartua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,2500 puntu.

● Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.

● Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

III.– Euskararen ezagutza (gehienez, 6 puntu).

Horren balorazioa, euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko den 2003ko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da.


Azterketa dokumentala