Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2016ko abuztuaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
3426

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 30ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza 2016. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeen kideak izendatzen dituena, eta batzorde horien osaera argitaratzen duena (deialdi hori 2016ko apirilaren 1eko Ebazpenean ezarri zen).

AURREKARIAK

Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2016ko apirilaren 1eko ebazpenak arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza birak sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen du.

Agindu horren 9. artikuluak ezartzen du modalitate bakoitzerako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzordeak osatuko direla.

Artikulu berak dio balorazio-batzordeen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arte plastiko eta ikusizkoen laguntzak aztertuko dituen Balorazio batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:

– Lehendakaria: Maria Aitzpea Goenaga Mendiola, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria.

– Idazkaria: Alberto Irazu Ibañez, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Euskal Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat.

– Bokalak:

• Ane Rodriguez andrea, edo haren ordezkoa.

• Daniel Castillejo jauna, edo haren ordezkoa.

• Eneko Agirre jauna, edo haren ordezkoa.

Bigarrena.– Musikako laguntzak aztertuko dituen Balorazio batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:

– Lehendakaria: Maria Aitzpea Goenaga Mendiola, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria.

– Idazkaria: Alex Aginagalde Lopez, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Euskal Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat.

– Bokalak:

• Imanol Arana Ariz jauna, edo haren ordezkoa.

• Alberto Irazu Ibañez jauna, edo haren ordezkoa

• Irene Larraza Aizpurua andrea, edo haren ordezkoa.

Hirugarrena.– Dantzako laguntzak aztertuko dituen Balorazio batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:

– Lehendakaria: Maria Aitzpea Goenaga Mendiola, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria.

– Idazkaria: Alex Aginagalde Lopez, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Euskal Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat.

– Bokalak:

• Alberto Irazu Ibañez jauna, edo haren ordezkoa.

• Imanol Arana Ariz jauna, edo haren ordezkoa.

• Atxarte Lopez de Munain andrea, edo haren ordezkoa.

Laugarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jendaurrean jar dadin.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailari bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.– Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango du eragina.

Donostia, 2016ko ekainaren 30a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala