Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2016ko abuztuaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3417

119/2016 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Eibarko «Judo Club Kalamua» herri-onurakotzat deklaratzekoa.

Kirol klubak bete egiten ditu herri-onurakotzat deklaratua izateko eskakizunak, Euskadiko Kirolari buruzko ekainaren 22ko 11/1998 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian, eta ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikuluan eta ondorengo batzuetan jasotzen direnak. Aldeko txostena eman dute, halaber, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirolen eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak.

Judo Club Kalamua kirol kluba, CD0000036 zenbakiarekin dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, eta hemen du helbide soziala: Eibarko Txirio-Kale. Garatzen dituen jarduerak kontuan hartuta, bidezko da herri-onurakotzat deklaratzea, Kirolaren eremuan Euskadiren interes orokorra sustatzen duela iritzita.

Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2016ko uztailaren 27an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Herri-onurakotzat jotzea Eibarko Judo Club Kalamua CD0000036 zenbakiarekin baitago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, hauxe iritzita: bere funtzioak garatuz, mesede egiten diola Euskadiren interes orokorraren sustapenari. Horrela, bada, Euskadiko Kirolaren 11/1998 Legearen 32. artikuluan ezarritako onurak izango ditu.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko uztailaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala