Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2016ko abuztuaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3415

117/2016 DEKRETUA, uztailaren 27koa, zeinaren bidez kredituak gaitzen baitira 5413 programan (Teknologia), finantza-laguntzarako programa berri bat abian jartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2016ko Aurrekontuan, ikerketaren, garapenaren, berrikuntzaren, efizientzia energetikoa hobetzeko neurrietarako inbertsioen eta inbertsio zientifiko teknologikoen eremuan.

Konpromiso sendoak daude Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian 30.000.000,00 euro sartzeko. Diru-sarrera hori Energiaren Euskal Erakundetik dator, Hidrocantábrico, S.A. sozietateak egikaritu egin baitu Energiaren Euskal Erakundeak Sociedad Naturgas Energía Grupo, S.A. sozietatean daukan partaidetza erosteko aukera-eskubidea.

Bestalde, EAEko Administrazio Orokorrak aurreikusita dauka finantza-laguntza bat ezartzea, industriaren eta hari lotutako zerbitzuen sektorean ikerketari eta garapenari, berrikuntzari, efizientzia energetikoa hobetzeko neurrietarako inbertsioei eta inbertsio zientifiko teknologikoei laguntzeko, Jaurlaritzaren jarduera garrantzitsu gisa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZTBP) esparruan.

Maileguak ematea erabat operatiboa izan dadin eta maileguen jomuga diren sektoreetan eragin positiboa izan dezan ahalbidetzeko, dirua bermatzeko funts bat eratu nahi da, 30.000.000,00 de eurokoa, Finantzen Euskal Institutuaren eta finantza-bitartekarien alde, programa horren esparruan maileguak ematen laguntzeko.

Horregatik, gaitu egingo dira kreditu horiek, irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz (1/1994 Legegintza Dekretua, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean diren legezko xedapenen testu bategina onartu zuena).

Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2016ko uztailaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea kreditu batzuk gaitzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2016ko ekitaldiko aurrekontuan, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren egoera-orri honetan kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kreditu horiek:

(Ikus .PDF)

Finantzen Euskal Institutuan berme funts bat sortzeko baliatuko dira funtsak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko uztailaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala