Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2016ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3324

EDIKTUA, 2016ko uztailaren 6koa, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren preskripzioetara egokitu ez diren kirol-kluben eta -elkarteen inskripzioak ofizioz ezeztatu direla Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendariaren 2016ko maiatzaren 6ko Ebazpenaren bidez ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren preskripzioetara egokitu ez diren kirol-kluben eta -elkarteen inskripzioak ofizioz ezeztatzea erabaki da Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan. (163/2010 Dekretua, Kirol-klub eta Elkarteena).

Hortaz, iragarki hau argitaratzea erabaki da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betez, interesdun ezezagunei ebazpen horren jakinarazpena ziurtatzeko.

Halaber, jakinarazten zaie ebazpen horren testu osoa argitara eman dela 2016ko maiatzaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (102. zk.) (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2016/05/1602324e.shtml).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 6a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala