Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2016ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3323

IRAGARKIA, 2016ko uztailaren 7koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zeinen bidez jakinarazten baita itzulketa-prozeduraren hasiera.

2016ko apirilaren 26an, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak ebatzi zuen hasiera ematea itzulketa-prozedura bati, Kaos Gunea Elkarteari eman zitzaion diru-laguntza – «Palabras» proiektua egiteko (espedientea: W85B-SL3-0000/2014020)– dagokiona.

Aipatu errekerimendua jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Interesdunak 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaiona aurkeztu edo alegatzeko, bai zuzenean Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz 01010), nola Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Hala egin ezean, prozedurari bukaera emango zaio ebazpen baten bidez eta, ebazpen horretan baiesten bada ez-betetzea egon dela, jasotako kopuruak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.

Alde horretatik, interesdunari jakinarazten zaio eskuragarri duela prozeduraren testu osoa Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan, lehen aipatutako helbidean.

Interesduna jakitun jartzeko aditzera ematen dena.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 7a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala