Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2016ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3321

IRAGARKIA, 2016ko ekainaren 29koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Iurretako eta Durangoko udalerrien artean «Iurretan eta Durangon gas naturala banatzeko sareen lotura» izeneko gas naturala banatzeko gasbide bat instalatzeko proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Honako xedapen hauetan aurreikusitako ondorioetarako –Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legea (1998-10-08ko BOE), abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretua, Gas-instalazioak garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak, eta instalazioak baimentzeko prozedura arautzen dituen araudia onesten duena (2002-12-31ko BOE), Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 1957ko apirilaren 26ko Erregelamenduaren 17. artikuluan (1957-06-20ko BOE), eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 56. artikuluan (1992-11-27ko BOE)–, jendaurrean jartzen dira instalazio proiektu hau, zeinaren eskatzailea Naturgas Energia Distribución S.A.U. baita, eta enpresa horren arabera desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza.

Erref.: GUD-I/XXXIII Dur-Iurr, 48-CG-F-2016-9 JKE/MBA

Espedientea: 48-CG-F-2016-9

Eskatzailea: Naturgas Energía Distribución SAU.

Helbidea: Concha Jeneralaren kalea, 20

48010 Bilbao

Kokapena: Iurretako eta Durangoko udalerriak.

Aurrekontua: 163.050,87 euro.

Helburua: gas naturala banatzea, industria-, etxe- eta merkataritza-erabilpenetarako.

Aipatu instalazioaren oinarrizko deskribapena:

5 bar-eko MOP gehieneko operazio-presioa duen sarea, Arriandi industrialdearen eta Santa Maria auzoaren artean dagoen sarearekin lotzen duen 02 nodoan hasten dena. Ibaizabal eta Etxaranerreketa ibaiak gurutzatzen ditu eta Santa Apoloniako udal-bideetatik jarraitzen du, BI-623 errepidea eta Zabalarra kalea gurutzatzen ditu, Zaziko kalean dagoen sarearekin lotzen duen 01 nodoraino.

Azpiko sarea PE 100 SDR 17,6 DN 200 polietilenozko hoditeriaz osatuko da, eta 1.380 metroko luzera izango du.

Sarea eraikitzeak izango dituen eraginak hauek dira:

a) Bide-zortasun iraunkorra sarean: 4 metroko zabalera duen lur-zerrenda, hoditeriaren ardatzaren alde bakoitzetik 2 metro hartzen dituena; hortik lur azpian joango dira hodiak eta beharrezko osagarriak, eta honako jabari-mugak izango ditu:

a.1.– Debekatuta egongo da goldaketa-lanak edo horrelakoak egitea 50 cm baino sakonago, baita zuhaitzak edo zuhaixkak landatzea ere.

a.2.– Instalazioak mantentzeko behar diren langileentzako eta ekipoentzako sarbide librea; eragindako kalteak ordaindu beharko dituzte, halakorik eginez gero.

b) Debekatu egiten da ezein obra edo egintza burutzea, instalazioen funtzionamendu egokiari kalte egin edo hura trabatu dezakeena, trazaduraren alde banatan, ardatzetik 5 m baino distantzia txikiagoan. Zortasun iraunkorreko zerrendarekin bat egin arte murriztu daiteke distantzia hori, betiere berariaz eskatzen bada eta lurralde-bulego honek kasu bakoitzerako finkatutako baldintzak betetzen badira.

c) Obrak egin beharraren ondoriozko aldi baterako okupazioa, non oztopo oro kenduko den; finka bakoitzari dagokionez, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatz banan-banakoan eta partzela-planoetan adierazitakoa izango da.

Eskatzen da administrazio-baimena eta herriarentzat onuragarria dela aitortzea.

Eta jende orok jakin dezan ematen da argitara esandakoa, eta, batez ere, lurren jabeak eta eraginpeko gainerako titularrak jakitun egon daitezen. Jabe eta titular horien zerrenda iragarki honen amaieran jasotzen da, hain justu ere Iurretako eta Durangoko Udaletxeetan eta Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko Concha jenerala kaleko 23. zenbakian), aztertu ahal izateko eta bidezko iritzitako alegazioak –hiru aletan– aurkezteko aukera emateko, betiere iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hogei eguneko epean.

Bilbao, 2016ko ekainaren 29a.

Lurralde-ordezkaria,

Adolfo González Berruete.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala