Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2016ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3320

IRAGARKIA, 2016ko ekainaren 28koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako linea honetarako zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko proiektua: Gatika, Mungia, Meñaka, Fruiz, Arrieta, Errigoiti, Morga, Muxika eta Amorebieta-Etxano (Bizkaia) udal-mugarteetan, 132 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, «Gatika-Mungia-Euba 1 eta 2.» izenekoa.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta lege-testu hauetan xedatutakoarekin bat: testu horretako azken xedapenetatik lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27ko BOE); Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA); abenduaren 9ko 21/2013 Legea, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa (2013-12-11ko BOE), eta, hala badagokio, otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoa, jendaurrean jartzen da dagoen instalazioan egin den jarduera, zeinetarako eskabidea Iberdrola Distribucion Electrica, SAUk egin baitu.

Erref: L-1739 GHI/TLE

Esp: 48-AT-I-2016-00004 (48-AT-H-1991-01002)

– Kokalekua: Gatikako, Mungiako, Meñakako, Fruiz-eko, Arrietako, Errigoitiko, Morgako, Muxikako eta Amorebieta-Etxanoko udal-mugarteetan.

– Aurrekontua: 440.450,15 euro.

– Xedea: energia elektrikoaren kalitatea eta horniduraren segurtasuna hobetzea.

Jardueraren ezaugarri nagusiak:

Gaur egun dagoen zuhaitzik gabeko zerrenda handitzea, nondik linea igaroko baita, betiere erregelamenduzko agindu berriak betez, aipatu linean, 28.269 metroko luzeran.

Onura publikoaren deklarazioa eskatzen da.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak ukitutako gainerako titularrek, zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), edo dagokion udalean. Iragarki honen amaieran dago jasota interesdunen zerrenda. Bidezko iritzitako alegazioak – bi kopia – dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2016ko ekainaren 28a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala