Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2016ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3314

EDIKTUA, delitu arinei buruzko 118/2016 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Penelope Mba Carcedok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren Letradua naizen honek,

Fede ematen dut:

118/2016 zk.ko delitu arinei buruzko judizioan 2016-04-14an epaia eman duela Eva Ceballos Perez-Canales andreak, epaitegi honetako Epaileak.

Alin Paul Badulescu (NAN zenbakia MH369174) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bizkaiko Probintzia Auzitegian bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko da.

Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Getxon (Bizkaian), bi mila eta hamaseiko ekainaren hogeita batean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala