Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2016ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3313

EDIKTUA, 75/2016 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

75/2016 apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunta.

Alderdi apelatzailea: Promociones Silluna, S.L.

Alderdi apelatua: Leioako Bilbao kaleko 4. Zenbakiko Jabekideen Erkidegoa; Leioako Bilbao kaleko 6. eta 2. zenbaietako jabekideen erkidegoak, eta beste batzuk.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatutako errekurtsoan, ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

EPAIA 183/2016

María Elisabeth Huerta Sánchez andrea.

Leonor Cuenca García andrea.

Magdalena García Larragan andrea.

Bilbon, bi mila eta hamaseiko ekainaren hamazazpian.

EPAITZA

Erroilu honetan aipatu 743/09 judizio arrunteko autoetan, 2015-04-22an, Getxoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko magistratuak emandako Epaiaren aurka, Promociones Silluna, S.L.ren izenean eta ordez, Atela Arana prokuradoreak aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa ezetsi egiten da; eta aipatu ebazpena sendetsi egiten da, gora jotzearen kostuak alderdi apelatzaileari ezartzen zaizkiolarik.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien gordailu-kontura.

Ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da auzitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da auzitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean (PZLb, 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4738 0000 00 007516. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak".

Errekurtsoa aurkezteko idazkiaz batera, tasa judiziala pagatu izana egiaztatzeko agiria, behar bezala balioztatua, aurkeztu beharko da, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusi salbuespen-kasuren bat agertu.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Alderdi apelatuen helbideak ezezagunak dira, eta auzi-ihesean izanik Ana Maria eta Pablo Balbas Manrique; Victorina Blanco Soto; Miguel Angel Esteban Artamendiren jaraunleak (Maria Isabel Pinto Real de Asuaren alarguna); Rufino Gonzalez Garciaren jaraunsleak: Juana Irene, Maria Begoña, Maria Lourdes, eta Maria Teresa Gonzalez Madorran eta bere alargun Maria Teresa Madorran Martin; Jose Maria Larrinaga Ayestaranen jaraunslea: Jaime Larrinaga Diez de Corcuera. Bada, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko ekainaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala