Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2016ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3312

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 6koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2016ko ekaineko deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onesteko dena.

Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2016ko bigarren deialdia egin zuen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2015eko abenduaren 7ko Ebazpenaren bosgarren puntuak xedatutakoa betez (EHAA, 240. zk., 2015eko abenduaren 17koa), eta epaimahai kalifikatzaileak proposatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onestea ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2016ko bigarren deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda. Zerrenda horrek deialdi horretako probak epaitu dituen Gipuzkoako lurralde-epaimahaiak eginiko proposamena jasotzen du.

Bigarrena.– Zerrenda hori Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren web orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.eus) jar dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 6a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.


Azterketa dokumentala