Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2016ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SANTURTZIKO UDALA
3308

IRAGARKIA, Santurtziko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Arloko zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdiari buruzkoa.

Izendapen askearen bidez lanpostuak betetzeko prozeduraren oinarrien laburpena.

2016ko uzkailaren 6ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren lanpostu hau izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko prozesuaren deialdia eta oinarriak:

Lanpostuaren izena: Hirigintza eta Ingurumen Arloko zuzendaria.

Lanpostu-mailako osagarria: 28.

Berariazko osagarria: 29.348,00 euro.

Hizkuntza-eskakizuna: 4.a, derrigortasun-datarik gabe.

Tokia: Hirigintza eta Ingurumen Arloa.

Lanpostua betetzeko eskakizunak:

a) Tokiko Administrazioko edo Euskal Administrazio Publikoetako karrerako funtzionarioa izatea.

b) Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren hirugarren xedapen iragankorraren 76. artikuluan adierazitako A1 klasifikazio-taldean egotea.

c) Administrazio Orokor edo Bereziko eskalako azpieskala tekniko kategoriakoa izatea, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 167. artikuluaren arabera (edo baliokideen arabera).

d) Azpitaldeari dagokion titulazioa izatea, edo bera egiteko eskubideak ordainduta izatea.

Deialdiaren oinarrien arabera, eskariak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Santurtzi, 2016ko uztailaren 6a.

Alkatea,

AINTZANE URKIJO SAGREDO.


Azterketa dokumentala