Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2016ko uztailaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3306

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Arabako Campuseko errektoreordetzako zuzendariak egindako txostena ikusita, eta lanposturako proposatutako pertsonak 2016ko maiatzaren 18ko ebazpenean (2013ko martxoaren 7ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita –ebazpen horretan UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen–, ebazpen horren laugarren oinarria betetzeko, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat (1989ko uztailaren 28ko EHAA). Gerentzia honek, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2013ko urtarrilaren 30eko ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuta (2013ko otsailaren 13ko EHAA), gobernu-taldearen egitura eta funtzionamendu-arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetuta, honako hau.

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M.ª Angeles Vigo Fernández izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko.

– Izena: kargudunaren idazkaria

– Erref.: F 11

– Eskala: administraria/administrari laguntzailea

– Taldea: C/D

– Zenbatgarrena: 4

– Maila: 19

– Hizkuntza-eskakizuna: 2; derrigortasun-data: 2014ko urtarrilaren 31

– Langunea: Arabako Campuseko errektoreordetza

– Campusa: Araba

Bigarrena.– Izendapenaren ondorio-data bi mila eta hamaseiko irailaren bosta izango da.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta beraren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke gerentzia honi, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jar daiteke, zuzenean, Administrazio Auzietako Epaitegian; horretarako, hilabete bi egongo dira, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 116. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2016ko uztailaren 11.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala